Orotarik | 2023ko Uztailaren 20a
Ekainaren 16ko arratsaldean 6. eta 5. mailako ikasle guzientzat lehen Olinpiadak antolatu zituen kolegioko Euskaraz Bizi taldeak.
Iaz hasi zen Olinpiadak antolatzen 4. eta 3.enentzat eguerdietako pausetan, baina aurten denbora falta zela-eta, beste formatu bat eman nahi ukan diote.
Arratsalde osoan 18 talde aritu ziren lehian, bata bestearen aurka gonbidatu berezi batekin; taldeetako bat Orereta ikastolako 1. eta 2., DBHko Euskaraz Biziko 14 ikaslek osatu zuten. Errenteritik...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 20a
Aurten ere, Uztaritzeko San Frantses Xabierreko kolegioko ikasle elebidun zenbaitek "Haziak Idazle" lehiaketan parte hartu zuten. Berriki, emaitzak jakin ditugu eta gure ikasleek sari batzuk eskuratu dituzte. Laugarren zikloan bakarka, bosgarrenean den Elena Irigoinek irabazi du lehen saria, Maitenaren ametsak testuarekin. Hirugarren zikloan, bakarka, seigarrenean den Louise Philippot-ek eraman du lehen saria, Paul eta astronauta sorkuntzarekin. Ziklo berean, taldeka, gela...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 20a
Perkain pilota ikastaro mixto eta elebidunak, uztailaren 2an hasi eta agorrilaren 8an bukatuko dira. Ikusiz izen emaite kopuru handia, elkarteak bosgarren ikastaro bat antolatu behar ukan du.
Perkainek orotara 315 parte hartzaile ditu, %95ak Euskal Herrikoak izanki. Nesken parte hartzea urtetik urtera emendatzen ari da, aurten %21ekoa dugu. Esku-huska pilotarien kopurua %57koa da, xisteran %16, zesta, xare eta paleta %6.
Ikastaroan zehar, goiz guziz pilotan ari dira...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 20a
Igande huntan Baztandarren Biltzarraren 60. edizioa ospatuko da, Elizondon. 15 herrik antolatzen dute, aurtengo lema "Gaurko hazia, etziko bizia....". Egun osoan egitarau aberatsa baztandarrek prestatua dute, merkatuarekin hasiko dena (10:00), ondotik karroen desfilea (11:00), bazkaria (14:00) eta arratsalde osoan animazio desberdinak.
...Orotarik | 2023ko Uztailaren 20a
Urtero bezala munduko eskualde guzietatik dantza taldeek Gaur Argi festibalean parte hartuko dute. Uztailaren 21ean hasiko da 24a arte, ikusgarri gehienak Ezpeletan iraganen badira, Itsasu, Kanbo eta Larresoron ere ikusgai izanen dira. Aurten gomitatuak diren taldeak dira: Idaho Rocky Mountain Express (Estatu Batua), Opincuta (Moldavia) eta K'Mrod balleta (Guadalupe). Xehetasunak www.gauargi.eus.
...Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a
Azken urteotan bezala, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak "Udako Dantza Topaketak" antolatzen ditu, agorrilaren 21-25eko astean, Kanbon eta Baigorrin iraganen dira.
Adinaren araberako hiru talde izanen dira, bakoitzak dantza errepertorio desberdinak landuko ditu. Horrez gain, ikastaro bakoitzak lekua, zein iraupen desberdina izan dezake eta horren araberako prezioa. Egun bateko ikastaroek 20€ko prezioa dute eta 3 egunekoek 90€, dena barne gauak, apairuak...
Izen emaiteak eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016