Orotarik | 2023ko Irailaren 14a
Bertsu eskola
Bertsularien Lagunak elkarteak haur eta gazteak bertsutan ikasteko kurtsoen izen emaitea hasia du, bertsolaritzairakasleak@gmail.com saretik egin behar dena edo 07-67-09-88-78 deituz. Hor aurkituko da, zein herritan eta ordutegian kurtsoak emanak diren. Talde bat osatzeko gutienez 4 pertsona izan behar dira. Ipar Euskal Herriko 38 bertsu eskolak irailaren 18an hastekoak dira.
Xilaba 2023 hurbiltzen...
Orotarik | 2023ko Irailaren 14a
Entzun duzue hitz hori berriki, 15 egun gora behera gure Hezkuntza ministroak errepikatzen duela eta berehala irrati eta telebista guziek ez baitute besterik ahoan! Beren katixima ongiikasirik.
Duela zonbeit urte, aipatu nuen arabiar emazteen bizia eta Abaya ekarri behar zutela etxetik ateratzeko, gizonakez nahasteko berenedertasunak gordeez! Izanik 2023an, beti emaztek ekartzen dute toki horietan. Munduko emazteak kolpatzen dituen soineko edo beste ohidurak betidanik salatu...
Orotarik | 2023ko Irailaren 07a
Zenbat haur ez da negarrez eta orroaz ikusiko eskola eta ikastolen ateetan? Zenbat amen edo aiten bihotzak ez dira erdiratuko haurra lehen edo bigarren urtez kihila herdoildu horien maldan abandonatuko bezala duenean? Zenbatek ez ditu bere haurtzaroko sartzeak oroituko, eskolara eskalapoiak oinetan abiatzen zenean, argi zirrintan ardiak eta behiak bazkaturik, oraino ere belar edo lasto abarra ileetan edo paltoetan zintzilik? Bizikletez edo lasterka egiten genuen...
Orotarik | 2023ko Irailaren 07a
Behin Amanda bainatzen zen etxeko bainuontzian. "Neptunora joatea helburu", aitaren oroitzapenen liburua irakurtzen ari zen: Marten eta Neptunon gaindi egin zituen bidaien abenturak kondatzen zituen. Zoritxarrez azken aldikoz aita Neptunora joan zelarik, suziria Neptunora heltzean lehertu zen.
Irakurtzen ari zenean neskak min handia sabelean sentitu zuen, liburua erortzera utzi zuen eta...
Orotarik | 2023ko Irailaren 07a
Odon Nobliak "Noktaki" disko berria eta "Mikel Laboarekin bat" liburua aurkeztu ditu.
Noktaki - Odon Noblia eta Ortzi Oiharzabal-en artean sortu taldea da, izen bereko musika proiektu berria aurkeztua izan da. Odon Noblia erakaslea da, bainan ere artista: zizelkari, margolari eta idazlea. Ortzi Oiharzabal arrabita jolea da, besteak beste Euskadiko Orkestra Sinfonikoan ari da. Biak aspaldidanik lagunak dira, musika elkarrekin egiteko ideia landu eta, Noktaki...
Orotarik | 2023ko Agorrilaren 31a
Sua zerutik jin zaigu, tantaka, egunotan, eta kronika honen idazteko kontzentrazio zailtasunak ukan ditugu. Aldaketa klimatikoa ukatzen dutenek ere, beren ohar estremistak totelka partekatu dituzte X izeneko sare sozialean. Itzal eta freskotasun bila ibili gara kontsumoaren tenpluetan edo auzoko parkeetako zuhaitzen azpietan: hiri artifizializatuotan arbola bihirik ez da aurkitzen. Dena den, iragan urtean bezala, bero-sapa honen ondorioz zendu direnen zifra morbidoak plazaratuko dira....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016