Orotarik | 2023ko Ekainaren 15a

12 EURO


Hara, ofiziala da: aurtengo Baionako bestetako sarrera, asteburuetan, Baionakoak ez direnentzat, hamabi eurotan finkatu du herriko kontseiluak. Iragan urtean baino bi euro gehiago, inflazioa hain dorpea ez delarik alta. Berehala 20 euroko haga gaindituko du etengabe garestitzen doan eskumuturreko sokak. Justifikatzen dute erraz: polizia ezberdinak eta segurtasun zaindariak kontratatuko dituzte, garbitzaileak halaber sei egunez, eta sustut, hiriko...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 14a

Euskal mitologia landu!

Aurten, euskaran euskal mitologia landu dugu. Lehenik euskal mitologiko pertsonaia nagusien ezagutza egin dugu, gero testu desberdinak irakurri ditugu. Segitzeko, Pette Etxeberriarekin, taldeka pertsonaiak asmatu ditugu, maket batzuk eginez. Maketak egin eta, gure buru handiak eraiki ditugu. Hasteko, kartoiarekin kaskoak moldatu ditugu, ondotik poliestireno zatiak kolatu ditugu. Azkenik, plastrearekin gaineztatu ditugu eta apaindu. Gure buru handiak bukatu eta, Ezpeletako karriketan ibili...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 14a

Antzerkia kolegioan "IN ENGLISH"

Apirilaren 25ean, "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingeles antzezleri harrera egiteko plazerra ukan du Piarres Larzabal kolegioak.

Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guziek eguneroko bizitzako gaiak osoki ingelesez landu dituzte, aktoreek proposaturiko tailerretan parte hartuz.

Murgiltze dibertigarria baina zorrotza, ikasleei bi ordu pasatxo ingelesez trukatzeko parada eman diena. Aktoreek haien gogo eta indar biziari esker, ikasleak guziz haien baitan...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 14a

12 EURO

Hara, ofiziala da: aurtengo Baionako bestetako sarrera, asteburuetan, Baionakoak ez direnentzat, hamabi eurotan finkatu du herriko kontseiluak. Iragan urtean baino bi euro gehiago, inflazioa hain dorpea ez delarik alta. Berehala 20 euroko haga gaindituko du etengabe garestitzen doan eskumuturreko sokak. Justifikatzen dute erraz: polizia ezberdinak eta segurtasun zaindariak kontratatuko dituzte, garbitzaileak halaber sei egunez, eta sustut, hiriko ostalerren lobby zaunkariari ez diete sos...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 14a

Gutun irekia: Euskal Herri Elkargoko hautetsiei


Anderea, Jauna,

Euskal kulturaren alorretik datorren xede bat helarazten dizugu errespeturekin: Euskal Elkargoak Gernikako arbola kantua beren himnotzat onar dezan, aburu publikoak euskaldunen himnotzat ikusten duen bezala.

Gisa bereko entsegu bat duela hiru urte Hegoaldean egin zuen kulturako jende andana batek, baina bi Erkideetako hautetsi nagusiek ez zioten segidarik eman, beren eskualdeko himnoa bazutelakoan, batetik...

Orotarik | 2023ko Ekainaren 08a

EURIAREN GOZOA

Batzuek arraiki ukatzen duten aldaketa klimatikoa martxan dugula ezin uka. Fenomeno meteorologiko bitxiak pairatzen hasiak gara. Euririk gabeko hilabeteak pasatzen ditugu eta euria egiten du justu Herri Urrats bezperan. Bazautzuia? erran lezakete ene lagun hazpandarrek. Baina ekain hastapen honetan, euria ari du, euria ari da, gozoki, bazterrak distira berezi batez apainduz.

Emaztea gosaria prestatzeko jaiki eta ohean egon naiz,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016