Orotarik | 2023ko Maiatzaren 18a
Uda huntan, uztailaren 20an, ostegunez, Euskaltzaleen Biltzarrak Nafarroara gonbidatzen gaitu. Aldi huntan, haatik, bi lekutara joaiteko aukera emana zaie etorriko direneri: edo Alzazura, Oteiza museoaren bisitatzera, Kepa Akixo Zigor eskultorea gidari, edo Irulegi mendira, baskoien esku famatua aurkitua izan den gunera (mendiko zapatak, txapela, makila eta ura beharrezkoak, azken zatia...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 11a
Maiatzaren 14an, usaia den bezala Senperen izanen da mugimendu Herri Urrats ikastolen alde antolatua den besta iraganen baita. Antolatzaileek eguna presentatu dutenean zioten "1984an lehen edizioa egin zenean, nork erranen zuen 40. edizioa ospatuko ginuela". Egun hori besta eguna baldin bada, aldarrikapen eguna dela ere oroitarazi dute.
Aurten, 40 urteak ospatzeaz gain, Senperen eraikitzen ari den bosgarren kolegioa aipamenetan izanen da, egun horretako bildu etekinak eraikuntzarako...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 11a
Apirilaren 25ean, Hendaian, Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren 15. edizioa iragan zen. Edizio honetan "Gazteak mintzo: diskurtsoak eta etorkizunerako proiekzioak" mamitzat hartu da, 14-20 urte arteko gazteek euskararekin duten harremana ezagutu eta aztertzeko asmoz.
Hainbat aditu eta ikerlariez gain, gazteek ere solasaldi batean parte hartu zuten. Bertaratutakoen artean EEPko, Euskal Jaurlaritzako eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak eta hainbat euskara teknikari,...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 11a
Joan den martxoan, Olerkarien udaberria kari, le "Printemps des poètes" ekintza berezia baitzen, aurten Arretxea kolegioarekin egin dugu, Herriko Etxeak galdeginik.
5. gela guziek, gure erakasleek pentsaturik, elebidun gelakoek asmatu ditugu olerkiak frantsesez, baita ere euskaraz. Gero horiek pausatu ditugu autoen gainean edo gutun untzietan, "isun poetikoa" deitu dira.
Hau asmatzea biziki gustatu zauku eta kalera joaitea gure olerkien pausatzera, gainerat denbora...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 11a
Frantziako presidente fantomatiko eta ekilea gauez gau dabilen bitartean, munduko beste eskualde batzuetan fenomeno bitxiak gertatzen ari direla ezin uka, bereziki aldaketa klimatikoaren eraginez. Negazionistak badira oraino, beroketarik ez dagoela diotenak, homo sapiens saindua ez dela beroketaren hobedunetan sartu behar, ekologistak terroristekin batera epaitzekoak direla gehitzen dutenak gainera! Katalunian, adibidez, ikara dabiltza urik gabe daudelako urte bete...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 04a
Euskal Haziak, ikasle elebidunen buraso, irakasle eta ikastetxe elebiduneko zuzendarien elkarteak aurten 40 urte betetzen ditu.
Euskal Herrian, 50 katoliko ikastetxeek euskarazko elebidun irakaskuntza proposatzen dute, 3.500 ikasle baino gehiago dituzte. Elkartearen helburua da euskarazko elebidun irakaskuntza sustengatzea eta sustatzea: ikastetxe pribatuetan murgiltze edo(ta) elebidun saila garatzea, irakaskuntza katoliko zuzendaritzarekin batera laneginez, urtean zehar euskarazko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016