Orotarik | 2023ko Irailaren 21a

LUR IKARA BAT

Aldaketa klimatikoak eragiten dituen desmasietan sartzen ahal ote da Maroko hegoaldea inarrosi duen lur ikara izugarria? Richter zurubian 7ko indarra zuen dardara terribleak hiru mila hil baino gehiago utzi ditu eta ehunka herri suntsitu, lurraren azaletik ezabatuak bezala. Argazkiak ikustean, sarraskiaren neurriaz ohartzen gara: dena galdu duten jendeak, anbulantziak, izu uhinak eta laguntzak nekez heltzen diren mendietako eremuak. Aitzineko hamarkadetan, Haititik edo Turkiatik etorri...

Orotarik | 2023ko Irailaren 14a

Transmisioa dokumentala... herriz herri!

Argentinako proiektua luzatu da, Transmisioa dokumentalak bere bidea segitzen du, Olentzeroren Lagunak elkartea uda huntan Urugaiko euskal etxe batean eta Argentinako 8 euskal etxetan ibili dira.

Dokumentala aurkeztean, toki batzuetan konferentziak emanez eta Olentzerori buruzko liburuak banatuak izan da.

Lehen aldian bezala harrera ezin hobea ukan du eta bi kontinenteen arteko lotura azkartzen segitu duela segur du.

Hilabeteak ari da Argentina eta Euskal...

Orotarik | 2023ko Irailaren 14a

KARITATEAZ

Erlijio guztiz gehienek karitatea daukate beren zerua irabazteko zutabeetan jarria. XIX. mendean, aberastasunen banaketaren gainean bermatu eta guk justizia sozial deitzen duguna, karitatea izendatzen zen: nobleek egiten zuten, andere burges papunek, apezek eta gelariek. Karitateak badu zerbait justizia sozialak ez duena: agertu behar du, aldarrikatu behar da, goretsi behar dugu eskerronez eta buruak apalduz. Lehen bezala, orain ere. Berrietan jakin dugu Bernard Arnault okituak 10 milioiko...

Orotarik | 2023ko Irailaren 14a

Haziak idazle: Ilunaren bidaia

Egun batez, Iluna, hamabost urteko neska, kolegiotik sartu zen. Bere amarekin, Klara deitzen zena, Iruñan bizi zen. Hamar urte zituelarik, bere aita hil zen suziri baten barnean zelarik lehertua. Xantxok bere alabari pasioa eman zioen: astronomia eta hori biziki maite zuen. Bere ametsa Marte planetaren gainerat joaitea zen, baina bazekien ez zela posible, han ez baita aski oxigenorik. Arrats batez, bere bainuan, astronomiari buruz zen liburua leitzen hasi zen.

Bat batean, espazioan...

Orotarik | 2023ko Irailaren 14a

Bertsu eskolak abiatzen... hunekin batean Xilaba 2023!

Bertsu eskola

Bertsularien Lagunak elkarteak haur eta gazteak bertsutan ikasteko kurtsoen izen emaitea hasia du, bertsolaritzairakasleak@gmail.com saretik egin behar dena edo 07-67-09-88-78 deituz. Hor aurkituko da, zein herritan eta ordutegian kurtsoak emanak diren. Talde bat osatzeko gutienez 4 pertsona izan behar dira. Ipar Euskal Herriko 38 bertsu eskolak irailaren 18an hastekoak dira.


Xilaba 2023 hurbiltzen...

Orotarik | 2023ko Irailaren 14a

Iraurlea mintzo: ABAYA

Entzun duzue hitz hori berriki, 15 egun gora behera gure Hezkuntza ministroak errepikatzen duela eta berehala irrati eta telebista guziek ez baitute besterik ahoan! Beren katixima ongiikasirik.

Duela zonbeit urte, aipatu nuen arabiar emazteen bizia eta Abaya ekarri behar zutela etxetik ateratzeko, gizonakez nahasteko berenedertasunak gordeez! Izanik 2023an, beti emaztek ekartzen dute toki horietan. Munduko emazteak kolpatzen dituen soineko edo beste ohidurak betidanik salatu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016