Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Otsailean San Frantziskon egin izan den Euskal Etxearen berrogeigarren urteburuko besta ederrean meza bururatzean "Elgarrekin" taldeko kantariek kantatu dituzten bertsu batzu Johnny Kurutxetek idatziak igortzen ditut, Euskal Herrian ere ikus eta kanta ditzaten.
M.E.
Euskal Etxeak 40 urte
Bi mila hogoi eta hiruko urrian
Kantatzen banoa neure...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Badu hiru hilabete kasik ez duela euririk egin, mendietan elurra zuhur izan da, Katalunian nonbait errogazio prozesioa antolatu dute euria deitzeko eta Solineko urtegi proiektu ilegalaren kontra manifestatu direnek poliziaren karga sinets ezinak jasan dituzte, mass-mediek kontatzen duten arren gazte ekologista salbaiek zituztela poliziak eraso. Bi pertsona daude koman, eta sekula hiltzen badira, 1977ko Creys Malvilleko eta 2014ko Sivenseko martirioen lerroak hantuko...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Joan den larunbatean 3.500 bat pertsonek Baionako karriketan manifestatu dute. Eguraldia ez bazen aproposa, etxebizitzaren alorrean den arazoa agerian ezarria izan da.
"Herrian Bizi - Se loger au Pays" plataformak antolatu manifestazioak, gobernuari, bai eta parlamentarieri eta tokiko hautetsieri aldarriak plazaratzeko mementoa izan da. Etxebizitza sozialen inguruko neurriak hartzeko, lurra eta etxebizitzaren merkatuaren erregulatzeko, laborantza lurrak babesteko ardura har dezaten...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Aberri Egunaren karira, Iparraldetik Euskal Herri guziari helarazten dugu manifestu hau. Zuberotar, baxe-nafartar eta lapurtar 46 pertsonek izenpetua, kultura, politika eta euskalgintza sailean ari girenak.
Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Larresoroko eskola pribatuan, obra handiak egiten ditugu: klase berria, pilota plaza ttiki bat eta zuzendariaren bulegoa eraikiak izanen dira. Biziki kontent gira gela berri baten ukaiteaeta gure eskola arraberritua izaitea!
Bainan maluruski ez dugu diru aski barnea bukatzeko: kanpokoa egina da (murruak, teilatua, berinak), aldiz barneko lana ez: zola, elektrizitatea, tindu eta berogailuak falta ditugu.
Artikulu honen bidez, jakinarazten dizuegu diru-kutxa bat sortu dugula
Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Fisikoki berdintsuak dira: 4 zango dituzte, luzetasun berdineko zangoak(bereziki ezkerreko zangoa, bereziki zakurrek). Nahiz eta zakur batzuk bi zango bakarrik dituzten. Eta zerk galtzen du odol anitz, bi zango ukanez? Zakur erdi batek. Nahiz eta gatu erdi bat izan daitekeen, berriz ere berdintsuak dira.
Txakurren arrazen artean, desberdintasun handiak dira. Adibidez, Baionako zakurrak ipurtzuloa gibelean du, buztanaren azpian, alderantziz, Miarritzeko zakurrak ipurtzuloa aitzinean du,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016