Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a
Uztailaren 23an, Garaziko eta Munhoa ikastolak, Garaziko eta Aezkoako sindikatuak eta Buru Beltza elkarteak antolaturik, aurten ere Ezterenzubiko Irupile lepoan iraganen da. Harat hurbilduko direnek ukanen dute zer egin, merkatua, haurren xokoa, zaldi eta gasna lehiaketa, ahantzi gabe oinezko eta VTT ibilaldiak. Holako besta ongi iragan dadin, animazio desberdinak proposatuak dira, bai eta jateko eta edateko, goizetik hasiz askari on batekin.
Ez duda Garaziko mendi xoragarri batean...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a
Iparraldeko Orkestrak 2023-2024ko kultura denboraldia aurkeztu du, "Rêvolution" izeneko programazio berriaren bitartez (ametsa eta bilakaera hitzak biltzen ditu), musika klasikoa lurralde osoan eta publiko guzientzat zabaltzeko xedea du.
Programa presentatu dutenek zioten, proiektu kulturalaren oinarria Euskal Herriko lurralde guzietan ibiltzea dela. Euskal Herriko Orkestrak herrien, elkarteen eta musikarien artean zubiak eta loturak sortzen ditu. Baionako agertokiaz gain,...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a
Doña Maria kolegioko 91 ikasle eta 9 erakasle Berlinera joan gira, apirilaren 23tik 28ra, Shoah historiaren inguruan iragan den bidai pedagogiko batetara. Bidai hori urte batez landua izan da, gure kolegiora etorri den Ginette Kolinkaren, Auschwitz kontzentrazio zelaitik bizirik atera dena eta Shoah memorioaren atxikitzailea, bisitari esker. Bidai aberasgarri honek aurtengo historiako programa lantzeko parada eman dauku. Egitaraua hauxe izan da:
- Oranienburg herrian den Sachsenhausen...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a
"Aldaketa klimatikoaren" proiektua, Seaskako 4 kolegioetako fisika erakasleengandik abiatu zen: 4. mailako ikasleak gai horren inguruan lanaraztea zen asmoa, gaur egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.
Tematiko horren inguruko lanketa, ikastetxeka, ezberdinki landu arren, 4 kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. PLK kolegioan, drive dokumentuak erabiliz, taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da, 4. mailan fisikan, baina baita ere beste hainbat...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 06a
Ekainaren 21a, 3.eko ikasleek Patagoniatik etorri zitzaigun Rocio Basterra ezagutzeko parada ukan dute.
Euskarako kurtsoetan euskal diasporaren gaia sakonki landu bagenuen, aukera ederra izan zen gure sekuentzia borobiltzeko.
Izan ere, Rociok aitatxi nafarra zuen, baina ez zuen ezagutu. Bere amatxik, argentinarra izanik ere, kontatzen zioen familiako hizkuntza ez zela espainola, baizik eta aspaldi beren hizkuntza lapurtua izan zitzaiela, euskara alegia.
Hortik datorkio...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 06a
Maiatzean Irisarriko "Ospitalea" zentroan bi egun eta gau bat pasatu ditugu, Kanboko CE2ko ikasleekin. Gaia ginuen: mendia. Manurekin anitz gauza landu ditugu, hala nola paisaiaren irakurketa, gure mendiko abere eta landare batzuen izenak, mendian ibiltzeko errespetuzko behar diren arauak besteak beste!
Ba ote dakizue zuek zer den diferentzia borda eta etxolaren artean? Lehena abereentzat aterbe bat da, bigarrena artzainarena.
Zohikaztegi batean (tourbière) ba ote...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016