Orotarik | 2023ko Martxoaren 02a

26 URTETAN

Batzar Nazionaleko erretreten erreformaren inguruko eztabaidak jabalduak dira, diputatuak oporretan direlako. Anartean, aktualitatearen eremua Ukrainako gerlaren urtebetetzearen gaiak mukurutzen digu. Hor dugu, halaber, Pierre Palmaden auto istripu larria, alkoholez eta kokainaz emokaturik gidatzen zuela: irri egiteko gogoak sartu zaizkigu. Donibane Lohitzunen, gutarik hurbil, irakasle batek bizia galdu du, ikasle baten nabala kolpeen pean. Jo Biden Europan...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 02a

Hemen elkartearen biltzar nagusia

Hazparnen, Elgar Zentroan, martxoaren 4an (10:00), Hemen elkarteak bere biltzar nagusia eginen du. Lehen partean aitzineko urteko berri emana izanen da, ondotik tokiko iniziatiba batzuk aipatuko dira. Bokalen Etxalde elkarteak eramaiten duen proiektua eta lurraren zaintzeko herritarren ekimenak solasgai izanen dira (11:00). Bilkura bururatu eta, FabLabearen bisita eginen da.

...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 02a

Udako saiolariak laguntzeko

"Enplegua Euskal Herrian" eta "Goazen" turismo klusterrak, Lan Zentroaren, Departamenduko Kontseiluaren eta Misio Lokalarekin lankidetzarekin, martxoaren 7an (16:30-18:30), Merkataritza eta Industria Ganbaran bilkura antolatua da. Udako sasoia hurbiltzen ari dela eta, enpresariak eta lana bilatzen dutenak biltzeko xedez.

Laetitia Nivaggioni departamentuko Enpresaburuen Taldeko zuzendariak, konferentzia emanen du: "Turismoko langileak atxiki, enpresen arteko denbora partekatzea...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 23a

Apirilaren 1eko manifestazioaren prestakuntza

"Se loger au Pays - Herrian Bizi" plataformak, anitz elkarte eta mugimendu biltzen dituenak, apirilaren 1ean, larunbatarekin (15:00), Baionan bigarren manifestazioarako deia zabaldua du. Alokatzaileen kanporaketen neguko etenaldi burutzearen eta etxebizitza eskubidearen Europako egunaren karietara da eguna hautatua izan.

Jadanik 2021eko azaroan, gai beraren inguruan manifestazioa antolatua izan zen, nun 8.000ko bat jende hurbildu zen. Ezagutzen den etxebizitzaren krisialdia dela eta...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 23a

Haziak mintzo: Baratze botanikoaren bisita xoragarria!

Joan den azaroan autobusa hartu dugu Donibane Lohizunera buruz abiatzeko. Han baratze botanikoaren bisita egin dugu. Josebak erakutsi dizkigu hor bizi diren landare eta zuhaitz espezie desberdin anitz. Horiek ikusten ahal dira euskal kostaldeko eremu naturaletan: haritza, sagarmina, mizpirondoa, gorostia, elorri xuria, otea eta beste anitz gauza.Ikusiahal izan ditugu ere urtxintxak arboletan josteta, bainan ez hor gaindi gauaz ibiltzen omen den axeri polita.

Ez ditugu oraindik gure...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 23a

Haziak Lorantzen: BaionArte

Pandemia amaiturik, Garazi eta Baigorriko Gau Eskolako ikasleok ateraldiak berriz egiten hastea erabaki genuen. Baionako Euskal Museoan izan den Leon Bonnaten erakusketa kari, Points de Vue festibalaren berri ere bagenuenez, Lapurdiko hiriburua beste era batez bisitatzeko aukera baliatu nahi ukan genuen. Beraz, trena hartu eta horrat abiatu ginen!

Lehenik, Museoko gida euskaldunak margolari baionarraren lanak erakutsi zizkigun, bere artearen bilakaera azalduz. Nahiz eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016