Orotarik | 2023ko Apirilaren 20a

Kalakaño

Kalakañoren karietara haurrentzat eta haurtzaindegiko profesionalentzat, Euskal Elkargoak herri anitzetan gertakari desberdinak proposatzen ditu, maiatzaren 5 arte iraunen dutena. Kalakaño, Euskal Elkargoak urtean zehar eskaintzen dituen haurtzaindegi euskaldunentzat laguntza gunea da. Haurtzaindegiek euskararen transmisioan ezinbesteko eginkizuna dutenez, elkargoak langileeri euskara irakasteko prestakuntza eskaintzen die, "Leha" sistemaren bidez euskarazko haurtzaindegien sarea...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 20a

Mauleko ihauteriak

Martxoaren 18an, neskenegünarekin, Mauleko ihauteriak ospatü dütügü.

Ihauteriak prestatzeko, büraso eta haur hanitx alkartü dira karroa egiteko eta apaintzeko.

Aurtengo gaia "kirola" züzün. Mozorro ezbardinak baziren: futbolari, dantzari, judoka... eta orano beste hanitx! Andereñoak eskiazalez beztitürik ziren!

Aro ejerrarekin Mauleko karriketan ibili gütützü herriko beste karroekin. Jente hanitx bazüzün! Gero, pelota plazan eküratü gütützü arrestiri...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 20a

Eguzki lorea

Egun batez, Saint-Guilhem-Le-Désert izeneko herri ttipia bisitatu nuen, Montpellierreko eskualdean.

Oso pollita da, kokapen ikaragarriagatik, ibaiaren bazterrean da, Hérault arroilaren ondoan. Etxe multzo tarroa inguruko mendi ttipien aldapan kabitzen da. Mendi tontorretik ageria ezin ederragoa da, gehiago dena trail-ak edo ibilaldiak egiteko paradisu hutsa.

Erdi Aroko herrixka barnetik ere zinez ederra da. Historia xoko-moko eta harri guzietatik agertzen zaigu, etxeetatik...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 20a

Rahmi proiektua... Losseni Fofanari buruzko bideo sorkuntza!

Ikasturte hastapenean, Rahmi proiektua (Akitania Berriko immigrazioaren historia eta memoriako aktoreen sarea) hirugarren guziei aurkeztu diegu (www.rahmi.fr). Elkarte horrek ere garrantzitsutzat jotzen du historia hori, ahalik eta gehien zabaltzea. Hainbat ekintza egiten ditu horretarako. Horietako bat ikasleekin lan egitea da. Nola? Beraiek aukeratutako pertsona baten gainean, bideo bat sortzea proposatzen diete ikasleei. Gure kolegioan, hirugarreneko 12 ikasleek izena eman dute...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 20a

Literatura solasldia

Apirilaren 27an, osteguna (18:00), Baionako Euskal Museoan iraganen den "Literatura Solasaldia" ekimenean parte hartzeko gomita zabaldua da. Euskaltzaindiak eta Rennes 2 unibertsitateak dute mintzaldia antolatua, Baionako hiriaren eta Euskal Museoaren partaidetzarekin.

Aurelia Arkotxak eta Hervé Le Bihanek landu "Territoires, Langues, Littératures & Cultures: Confrontations, Lectures, Translations" liburuaren inguruan solasaldia iraganen da. Parte hartuko dute:...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 13a

ITAXURRAK

1980 urteen gurutzunean, Chicagoko ekonomia irakasleek, -horietan ezagunena Milton Friedman, Thatcherren eta Reaganen aita pontekoa izan zena!- egin zuten promesa auto-errealizatzaile bat, merkatu librearen eta bitartekorik gabeko sozietate baten trukean preseski, aberatsenen irabazien urak pobreenen katiluetara isuriko zirela. Oroitzen gara denak 1980ko bihurgune neoliberal horren biolentziaz. Ala ahantzia dugu? Baia? Eza? Arren, inarros ditzagun sinapsiak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016