Orotarik | 2023ko Otsailaren 16a
Berriki disko berria plazaratu du Frikun taldeak: Ezerezko Herria (2022). Iragan abenduan Maita Kultura produkzioekin izan ziren Durangoko Azokan diskoa ezagutzera ematen eta ondoko hilabeteetan zuzenean arituko dira Euskal Herriko hainbat bazterretan. Niko Perret taldeko kantariak eta hitz gehienen idazleak dionaz, Greziako musika kulturan oinarritu ziren taldeari izena emateko: "manges" edo bazterekoen euskal baliokidea xerkatu zuten eta hara: "frikun" hitza atzeman.
Karibeetako...
Orotarik | 2023ko Otsailaren 16a
Antzerki falfala izan zen Iparraldeko eskola eta kolegioetan! Iki Mihi Klik konpainiak 20 emanaldiko itzuli bat egin zuen gure sareko 41 ikastetxeentzat. Gure bi artistek, Jokin eta Kattalinek Euskal Herriko ipuin desberdinetan bidaia goxo bat egiteko, kasik 800 ikasleri (CM eta 6. mailakoei) parada eman diete. Horrekin batera, 2 desafio lortuak izan ziren: euskara bultzatzea eta ekologia kontutan hartzea. Hori gauzatzeko, ikastetxeen arteko joan-etorriak egiteko,...
Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a
Frantzia tupina bat bezain bero jarri ondoren bere erretretaren erreforma zinikoarekin, Macron presidentea, manifestaldiak diren egunetan beti estatutik kanpo daukagu: urtarrilaren 19an Bartzelonan zen Sanchez eta Pere Aragonesekin, urtarrilaren 31n aldiz Herbeheretan, eta arratsalde hartan bertan Ukrainako ordezkaritza batekin bildua zegoen. Estatuaren mugetatik at begira dago, bere handitasunaren goratasunetik, lan-aroa bi urtez luzatzea aipatzeak ere balio ez duen...
Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a
Aitor Sarasua bertsulariaren omenezko lehiaketa berriz abiatzen da. Adinaren araberako bi maila izanen dira.
Helduen maila (16 urtez gorakoa): gutienez 6 eta gehienez 10 bertsu idatzi beharko dira.
Gazteen maila 16 urte behera: gutienez 4 eta gehienez 8 bertsu.
Maila guzietan gaia, neurria eta doinua libreak izanen dira. Bertsuak igortzeko epea otsailaren 28ko emana da,
Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a Urtarrilaren 17an, asteartez, kontzertazio denboran, 4A eta 4Bko ikasleei Itsas Lizeoaren aurkezpena proposatu zaie. Orientaziorako gogoeta goiz hasi behar denez geroz, memento egokiena zen ondo-ondoan dugun lizeo horren berri ukaiteko eta etorkizunari begira itsas munduaz interesatuak izan daitezkeenei aukera hori eskaintzeko. Aurkezpena bi ahoz egin da. Lehenik, Catherine Berhok lizeoaren aurkezpen orokorra egin du, power-point argi baten laguntzaz: lizeoaren antolaketa,...Itsas Bazterretik: Itsas lizeoko aurkezpena 4a + 4b ikasleei!
Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a
Asteartero, Philippe Albor, Doni Petri eskolara etortzen da kantuak irakastera. Xantza bat da astero berarekin kantatzea! Azaroan, elkarrekin kontzertu bat antolatu genuen. Horregatik, anitz entrenatu ginen.
Kantuak ikasi genituen euskaraz eta frantsesez. Elebakarrek gurekin kantatu zuten euskaraz, bereziki Oi gu hemen, Olentzero etorri da eta Udazkeneko fruituak.
Kontzertuaren egunean estresatuak ginen guraso anitz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016