Orotarik | 2023ko Maiatzaren 18a
Maiatzaren 13an, Jean Haritschelhar zenak 100 urte beteko zituen (eta datorren irailaren 1ean 10 urte eginen du zendu zela). Ez geunden urtemuga hori aipatu gabe, hain zaukan kazeta hunek urte luzetako kolaboratzaile suharra, astekari hunen biziaz eta etorkizunaz beti griñatsu. Idazten zituen artikuluak (nor ez da oroit bereziki Gehexan Ponttoren luma xorrotxaz?) bainan ere begia atxikitzen zuen gure kazetaren ibilbideari eta kontueri, elkarteak sustrai sakonak atxik ditzan, lau haizetara...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 18a
Ikastolen aldeko 40. Herri Urratsen biharamunean, euskara hutsean antolatzen diren eginkizun, liburu feria eta festibalei buruzko hainbat artikuluren leitzeko parada ukan dugu. Gogoeta zinez interesgarriak. Euskara hutsa baliatzeko guneak eraikitzeko nahikundea ikusgarria da, jendeak lekuak eta aitzakiak eskas dituela iruditzen zaigulako. Apaletsiko, baztertuko edo laidoztatuko ez gaituzten aizolbeak bilatzen ditugu. Egoera halakoxea baita: ogia erostera joaten zara...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 18a
Duela berrehun eta gehiago urte bizi zen Hendaiako Irandatzeko jauregian, Doña Arrosa Zuaznabar. Ez bila egoitza, ez duzu atzemanen. Jauregia, XX. mendeko bigarren erdian botaia izan zelakoz lurrera. Leku hartan, espazio ontzi itxurako igerilekua eraiki zuten. Arrosaren esistentziaz ere ez genuen gaur ezer jakinen ez balizkio koplari anonimo batek bertsuak 1807an eskaini, ez balitu norbaitek kopiatu eta altxatu: "Agur gure Doña Arrosa, / Irandatzco Abadesa, / Berorren Messedeac har...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 18a
Aurten, Bihotz Sakratua eskolako haur guziek euskal mitologia landu dute.
Urtean zehar, Basa Jaun, Laminak, Olentzero, erensugeak edo sorginak deskubritu dituzte.
Batzutan beldurgarriak ere zirenak, ohartu dira usu kokinak edo bihotz oneko pertsonaiak zirela.
Urte hastapenean, astero, Philippe Alborek istorioak kondatu dizkiete.
Esku artean ere ama eskolako haurrek laminak asmatu dituzte.
Azaroan, euskal mitologiari buruz xehetasunen ukaiteko, haur guziak...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 18a
Ekainaren 3an, Ziburun iraganen den liburu eta disko azoka hurbiltzen ari zaigu...!
Aurten azokaren eta kolegioaren artean elkar harremana sortu eta hainbat ekintza antolatu ditugu.
Lehena, maiatzaren 5ean, ostiralez, Dani Fano komiki egilearen bisita ukan dugu.
Laugarrenek oren batez berarekin trukatzeko parada ukan dute, komikiaren inguruan.
Xabiroi komiki aldizkariaren egilea den Dani Fanok komikia, ilustratzaile eta idazle lana, Xabiroi komiki aldizkaria aipatu...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 18a
Uda huntan, uztailaren 20an, ostegunez, Euskaltzaleen Biltzarrak Nafarroara gonbidatzen gaitu. Aldi huntan, haatik, bi lekutara joaiteko aukera emana zaie etorriko direneri: edo Alzazura, Oteiza museoaren bisitatzera, Kepa Akixo Zigor eskultorea gidari, edo Irulegi mendira, baskoien esku famatua aurkitua izan den gunera (mendiko zapatak, txapela, makila eta ura beharrezkoak, azken zatia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016