Orotarik | 2023ko Maiatzaren 04a

"Euskal Herria feminista izanen da edo ez da herria izanen"

Aitzineko astelehenez, goiz feminista antolatu dugu Bernart Etxepare lizeoan.

Alde batetik, 2.eko ikasleek, hezkidetza parekidearen bidean, indarkeria matxistaren prebentzio tailerretan parte hartu dute. Neskekin autodefentsa feminista landu da eta mutikoekin maskulinitate berriak.

Lehen eta terminaleko ikasleek "Emaztea euskal jendartearenerdiguneetan" solasaldietan parte hartu dute. Ikasleei solasaldi andana proposatu nahi dizkiegu, gure jendarteko arlo ezberdinetako...

Orotarik | 2023ko Maiatzaren 04a

XIRU 2023 - Pazko liliak Pazko igantean

"Zertako beha ürgüllüa bai eta anbizionea / Betiz geroztik egin düe horiek nahaskeria / Irustarzünik ederrena da erresumetan... Bakea"

Etxahun Irurik hala zion Zantxo Azkarraren ahotik... Bena bakeala heltzeko zonbat gerla!

XIRUko 33. edizio hau pastoraletik hasi eta pastoralarekin ürrentü zaikü. Bidajeak güntüan aipagei, halako izan da, denboran bezain espazioan, "alde eta aldian", Txomin Peillenek aipatzen züan bezala! 1963ko Zantxo Azkarra Gotainen sortü...

Orotarik | 2023ko Maiatzaren 04a

Telebista eta irrati emankizun berezia "Herrian bizitzeko erronkak" Euskal Hedabideetan

Gaur egun, Ipar Euskal Herrian lurra eta etxebizitzaren gaia jendarteko egitura zein herritarren arteko eztabaida guzien erdigunean emana da: lurren desagertzea, bigarren etxebizitzen bilakaera, AirBnb fenomenoa, espekulazioa, mobilizazio eta ekintzak, hautetsien eta instituzioen neurrien hartzea...

Gai garrantzitsu honen inguruan, Euskal Hedabideak elkartea osatzen duten Kanaldude, Euskal Irratiak, Kazeta.eus, Ipar Euskal Herriko Hitza eta...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 27a

YUNUPINGU

Duela zenbait aste hil zen Australiako Arnhem eskualdean, bere bizi osoa aborigenen eskubideen alde eraman zuen Yunupingu buruzagi tribala, Australiako egiazko "bizidun nazional altxorra".Hirurogeita hamalau urte zituen azken hatsa eman zuenean. Estaturik gabeko estatu buru bat izan zela dolamendu zuen Albanese Sydneyko lehen ministroak. Gizon ederra, zardaia, larrua kolore beltz distiratsukoa, aise mintzo zena, pazientzia sekula galdu gabe. Amazonako Raoni...

Orotarik | 2023ko Apirilaren 27a

Irakurlea mintzo: "Fast food" ikur handi batek Euskal Herria marka ebatsi!

Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakaria euskal nortasunaren eta irudiaren desbideratzeren aurka oldartzen da. Lurralde marka bat sortzen saiatu eta 10 urtera, Garapen Kontseiluko eragile sozioekonomikoak eta arduradun publikoak berriro lan egitera gomitatzen ditu.

"Burger Kingek - euskal masterrak" kanpaina abiatu du, Frantziako jatorria duen oilasko ala idi-haragiarekin, Pirinioetako ardi gasnarekin (ba ahal liteke gure etxeko esnea barnean egoitea), txorizoarekin......

Orotarik | 2023ko Apirilaren 27a

Haziak mintzo: Donapaleu atzotik egunera

Martxoaren 30ean, "Chemins Bideak" kultura zentrora joan gira erakusketa baten ikustera.

Argazki batzuk ikusi ditugu: Donapaleu lehen eta orain aurkezten dutenak. Donapaleu anitz aldatu da. Karriketan ez zen gudrunik. Duela 100 urte jende anitz ibiltzen ziren oinez karriketan aldiz orain auto anitz gurutzatzen ahal ditugu.

Lehenago 1.900 biztanle baziren eta orain 1.948. Ehun urtez ez da biziki emendatu; familietan anitz haur baziren (batzuetan dozena bat arte) eta bizpahiru...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016