Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Apirilaren 8 eta 9an Itsasun iraganen den Aberri Egunak, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen sortzea ospatuko du, 60. urtebetetze kari bi eguneko egitaraua pentsatua da.
Duela zenbait aste Bagira deitu prozesua abiatu zen, 60 urtez mugimendu abertzalearen ibilbidea gogoratzeko gai desberdinen inguruan gertakariak antolatuak izan dira, hamarkadetan parte hartu duten mugimenduetako pertsoneri hitza emanez. Transmisio historikotik abiatuz, biharko Euskal Herriaren eraikuntzaren...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 30a
Martxoaren 25ean, larunbatarekin, jokatu zuten Bizkaiko Zornotza herrian aurtengo Euskal Herriko mus txapelketaren finala. Zazpi probintzietatik joan 128 bikotek parte hartu zuten, Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunak bildu zituen, egun ederrean eta umore onean. Txapeldunak baxenafarrak izan ziren, Ramuntxo Ondartz eta Thierry Olaizola, Irisarrikoak eta txapeldunordeak Luis Lara eta Herve Casa nafarrak izan ziren.
...Orotarik | 2023ko Martxoaren 30a
Mendiko suen sasoian gaude, gai hori aipatzeko aukera da eta kontra den elkarte bat aurkezteko ere.
Zertarako suak piztuak dira mendietan? Bereziki Pirinioetan? Orokorrean, suak udako zelaiak eta landareak babesteko eta garbitzeko erabiliak dira. Horri esker laborariek sasien garapena menpera dezakete. Gainera badirudi hautsek lurra ernalduko luketela.
Noski, laborantzako teknika hau beti artzainen ala nekazarien esku egon behar da, baina arauak errespetatuz eta baimen bereziak...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 30a
Hendaiako San Bixenteko ikasle elebidunek ezohiko bisita bat ukan dugu: Ines Osinaga, "Gose" taldeko trikitilaria, abeslaria eta musikagilea.
Arrasateko artista bere lanbidea eta ibilbidea azaltzeko hurbildu zaigu, 3. mailako ikasleengana.
Lehenik bere ibilbide profesionala kontatu digu. Nola txikitatik soinua ikasten hasi zen, baina nerabe izanik musika elektronikak tradizionalak baino gehiago interesatzen zuen, tradizioari muzin egin gabe, beste talde batzuetatik pasatu ondoan,...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 30a
Martxoaren 19an, igandez, Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia iragan da.
Lehen parte batean, Urruñako haurrek "cup song" erritmoan abestu eta, kolegioko gazteek segitu dute lau hizkuntzetako kantu nahasketa bat eskainiz. Sorpresaz, Ruper Ordorika gutaz hurbildu da! Lagundu gaituzten Thomas gitarrista eta Fred teklatu jolea bihotzetik eskertzen ditugu!
Bigarren partean, Ruper Ordorikak bere musikariekin batera, Iturbidea polikiroldegia gozatu du,...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 23a
Aurten, 2023ko Euskal Herriko Nazioaren mus finala martxoaren 25ean, larunbatarekin, Zornotza herrian iraganen da, Bizkaian. Han izenak emateko denak elkartu beharko dira (8:30). Izenak eman eta gero, joanen dira denak batera Zelaieta frontoira, mus txapelketa hasiera emateko (10:00). Finala honetan 128 bikotek parte hartuko dute, 32 bikote Nafarroatik, 32 bikote Gipuzkoatik, 18 bikote Baxe Nafarroatik, 18 bikote Arabatik, 12 bikote Lapurditik, 10 bikote Bizkaitik, eta 6 bikote...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016