Orotarik | 2023ko Agorrilaren 03a
Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo lehiaketan ipuin baten segida asmatu behar zuten, 250 hitzetan gutienez, "Espazioa eta ametsak" gaiaren inguruan.
Orotarik | 2023ko Agorrilaren 03a
Ekainaren 15 eta 16an, ostegun eta ostiralez, IEP gelako ikasleentzat bi egun bereziak antolatuak izan zaizkie.
Lehena, gure kolegioko 10 ikasle agurtzeko Urruñako Oihana Parkean ibili dira zuhaitz gainean, urtxintxen moduan!
Ondoren, gelan krakada goxo bat prestatu eta irakasle-hezitzaileekin partekatu zuten, antolatu zuten matahamien salmentarekin lortutako diruari esker! Milesker lagunak zuen laguntzarentzat! Bertan, oparitxo batzuen trukaketak izan ziren eta kolegiotik kanpo...
Orotarik | 2023ko Agorrilaren 03a
Hiru aste jadanik, Probantza aldeko 25 biztanleetako mendiko herri eskas batean, dagoeneko "txikia" hitzaz hornitzen den bi urteko Emile mutikotxoa desagertu dela. Ez da seinale ona kazetariak "txikia" hitza erabiltzen hasten direnean: oroitzen, hemen berean behin aipatu genuen, 1984an Vologne ibaiaren hegiak inarrosi zituen Gregory Txiki haren afera tragikoaz? Ez dakigu Emilen kasuak bide berdina hartuko duen ala ez, momentuan ikerlariak ilunpean direlako: desagertu...
Orotarik | 2023ko Agorrilaren 03a
(Mehetegiko xakurra...)
Euskal Herriko ortzian,
Gliese izarra baita,
"GAR" deitua dute eta
"SU" berriz haren planeta!
Gaurko astronomariek
Holaxe erabaki-ta! (bis)
Hiru mila gradu omen
Ditu GAR-ek azalean,
Laurehun-ta hogoitamar
Gradu aldiz "SUK" berean!
BERRIA egunkariak
Hori dakar atzokoan! (bis)
Lurrean zazpi mila...
Orotarik | 2023ko Agorrilaren 03a
(2023 / VII / 22)
Airea: Goizean goizik
Galtxetaburuko borta zabal / nor gibelean Roxali
Orain ere funtsean hala da / deus ez da hartan irauli
Begi dantzari hori niholaz / ezin daiteke itzali
Zote aitzina jauzi ta hiru / antrexat eta itzuli
Soinuaren hauspoa alaitzen / beti izan duzu jakin
Baina soka dantzak noizbait badu / hitzordu etenarekin
Manex anaiak xaramelatzen / azken dantza hau zurekin
Ez gurekin bai zauden...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 27a
Baionako bestetako beso-muturrekoaren bila joan naizen goizean, postan aiduru nintzenean, gela publikoko andere langilearen diskurtso erabat arrazistaren lekuko gertatu naiz. Bere aitzinean zeukan bezeroa larruz beltza zen, frantsesa doi doia zekien eta formularioa betetzeko laguntza eskatzen zion. Ez zuen, alabaina, ohorezko erostun zuri-heterosexual-klase ertainekoaren ezaugarri bihirik. Langile panpoxak, emakume haren esku-ukaldi eskaerari ezezkoa eman zion, borobilki, bere ardura zela,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016