Orotarik | 2023ko Urriaren 19a
Duela bi urte Errusiak Ukraina atakatu zuenean erreza zen guretzat Ukrainia erasoaren sustenguz altxatzea. Sahara Behereko afrikarrak ez bezala, Europak besoak zabalik errezibitu zituen Kyivetik ihesean zetozen milaka emazte eta haurrak. Putin eman zen gaiztoaren aldarean, ez delarik, ohikoan ere, gizon biziki "frekantablea"! Denbora joan da, eta gure bizitzak normaltasunera itzulidira: inflazioa, aldaketa klimatikoa, amodiozko istorio pare bat, mundu mailan hedatu diren musu ebatsi baten...
Orotarik | 2023ko Urriaren 19a
Urte hastapenean, beila bat egin dugu, oinez joan gira Haltsutik San Salbatore elizara. Eskolako bigarren astean, ostiral batez, etorri gira eskolara kartablarik gabe: piknika ginuen bizkarreko zakuan.
Goizean, Larresoroko ikasleak Xerrenda auzoan topatu ditugu eta Uztaritzekoak Jatsuko plazan. Urrunago, oihan batean, San Salbatore kapera ikusi dugu.
Denak sartu gira elizan otoitz egiteko eta kantatzeko. "Igurikatzen dut" eta "Si au long de la route" kantatu...
Orotarik | 2023ko Urriaren 19a
Irailaren 26an, Baionako Adoenia zerbitzuko lau arduradun kolegiora etorri dira, laugarreneko ikasleekin biltzeko, gai baten inguruan: "Arrisku hartzeak nerabetasunean".
Bi orduz eta talde ttipika banaturik, arriskuen hartzeei buruzko gogoeta ikasle horiekin eramana izan da.
Alde batetik, zuzenki zein diren alde baikor eta ezkorrak. Adibidez, nahiz eta arriskuek eraiki eta konfiantza ematen duten, kontsumoak eta sare sozialak kaltegarriak direla gaztearentzat ber mementoan...
Orotarik | 2023ko Urriaren 19a
"Oihenartea ez hunki" (Elkar- 13,90€), Bea Sallaberry, AEK-ko didaktika arduradunak, euskara ikasten ari diren pertsoneri zuzendu fikzio liburua publikatu berri du, Elkar argitaletxea eta Adur Larrea ilustratzailearekin elkarlanean.
"Oihenartea ez hunki" istorioak misterioa eta elkartasuna lotzen ditu, egungo Ipar Euskal Herria eta espekulazioaren arazoaren errealitatea agertzen ditu.
Peiok Oihenartea etxaldean du bizitokia eta lana. Maite du...
Orotarik | 2023ko Urriaren 19a
Joan den astean jakin da Frantziako barne ministerioak baimendurik, 2021etik hetsiak ziren Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko lau bide idekiko direla: Hendaiako Etorbidea zubia, Aldudeko pasabidea, Izpegiko lepoa eta Larraineko portua.
Covid-19aren pandemiatik "terrorismoaren kontrako borroka" aitzaki bezala erabilia izan zen, bide horien hestea justifikatzeko. Horren kontra bi aldeetako herritarrak mobilizatu ziren, "Euskal Herrian mugarik ez!" lelopean.
...Orotarik | 2023ko Urriaren 12a
Egun batez, etxe batean mutiko bat bizi zen. Eneko deitzen zen eta espazioaren mundua biziki maite zuen.
Goiz batez, Enekok bere askaria fite hartu zuen eta bere marrazkiaren bukatzeko bere ganberara joan zen. Enekok izigarri maite zuen astronauten marraztea. Eneko untsa instalatua zen bere kuxinen artean. Bere marrazkian ikusten zen gaua zela, izarrak dirdiratsuak ziren. Ilargiak suziri bat argitzen zuen.
Egunak eta egunak pasatu zituen marrazki horren egiteko, untsa aplikatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016