Orotarik | 2024ko Otsailaren 08a

Izarrak begietan!



Eguberriko, Donostei eskolako CP, CE1, CE2, CM1 eta CM2ko ikasleek opari ederra ukan zuten.

Lehenik, Olentzerok gutun bat ekarri zuen eta barnean puzzle zatiak baziren... gure opariaren lehen partea zen.

Bizpahiru egun berantago, Bizar Xuri ere eskolatik pasatu zen eta berak ere gutuna ekarri zuen, puzzlearen beste zatiekin... opariaren bigarren partea zen!

Horra gure oparia: "Dome" bat etorri zen eskolarat! Kirol gelan, toki...

Orotarik | 2024ko Otsailaren 08a

Venezuelako euskal diaspora

Duela hogei urte bederen, gure kantu taldearekin Venezuelara joan ginen. Hango musika talde batek gomitaturik, bizpahiru kontzertu bagenituen Caracasen, bai eta beste herri batean, Valentzian.

Bigarren kontzertuaren ondotik, hango antolatzaileek Caracaseko Euskal Etxean afaria prestatu ziguten. Ontsa gogoratzen baniz, etxe handia eta ederra zen, kristal zabalekin lorategiari begira, herri barnetik aski urrun den auzo batean. Igerilekua eta ezker pareta ere baziren, azken hau uste dut...

Orotarik | 2024ko Otsailaren 01a

KUKUMARRO: Fortuna eta siratsa

Zer gertatuko den asmatu nahi delarik hitz franko bada euskaraz. Bego zori eta zorioneko hitzak hiztegietan eta aipa ditzagun auzoko mintzairei euskarak jesanak: fortuna, mentura, zorte, xantza, patu eta sirats.

Lehenik Fortuna: jainkosa bat zen ongiak ala gaitzak jendakiari ematen zizkiona. Axularrek dio: "Etorkizuneko gauzak fortunaren eskuz daudela. Etxahunek ere: "Nik ükhen...

Orotarik | 2024ko Otsailaren 01a

INPUNITATEA

FNSEAko "agrikultoreek", autobideak blokatzen ari direla beraien ibilgailu handiekin, zergen eta norma ekologikoen zamapean itoak daudela errepikatzen dute. Frantses nekazaritza industriala esportatzeko pentsatua da, beraz "gure hazteko" ari direla diotelarik, ez da hain egia ere. Europa guztian hedatu den mugimendua Tolosa ondoko Carbonne parean hasi zen. Berria borobiltzeko, Alemanian eta Errumanian hedatu direnak, adibidez, eskuin muturreko alderdiek inplizituki babesten dituzte. A63...

Orotarik | 2024ko Otsailaren 01a

Ziburuko Bixentxo: fandago txapelketa

Bixintxotako fandango txapelketa xarmanki iragan da.

Urtarrilaren 21ean, igande arratsaldez, eguraldi goxoarekin, kolegioko ikasleak pilota plazan den aterpe azpian elkartu ziren, besta komiteak antolatu zuen fandango txapelketan parte hartzeko. Hiru kategorietan antolatua zen: 12 urtepekoak, 13-17 urtekoen artekoak eta helduak.

Ikasleendako desafioa gaindituz gain, batzuk sariztatuak izan dira!

Lehen kategorian

3. saria - Texa Biscay Aguerre...

Orotarik | 2024ko Otsailaren 01a

Emazte-gizon arteko berdintasuna

Asko hitzegiten dugu emazte eta gizonen arteko berdintasunaz, baina zehazki zer da?

Lehenik, garrantzitsua da definizio baten ematea.

Europako Kontseiluaren aburuz, emazte eta gizonen arteko berdintasuna da: "bi sexuen ikusgarritasun, autonomia, ardura eta parte-hartze berdina bizi publiko eta pribatuko arlo guzietan".

"Bi sexuen arteko berdintasunak suposatzen du emazteak eta gizonak berdin tratatuak izan behar direla, diskriminaziorik gabe". Hau da Nazio Batuen Erakundeko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016