Orotarik | 2024ko Otsailaren 15a

Eskolako proiektua berriak

Urte guziz bezala, urtean zehar, Donazaharreko San Mixel eskolan proiektu bat lantzen dugu: aurtengo proiektua da manera desberdinez ibiltzea (oinez, bizikletaz, trotinetaz, errotadun ibilgailu batekin). Astean bi aldiz, maila guziak nahasten ditugu eta elkartzen gira atelierretan lan egiteko (Ama eskolako handiak, bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak).

Lehenik, Donazaharreko karriketan ibiltzean, bide seinaleak eta...

Orotarik | 2024ko Otsailaren 15a

Munduko lili guztiak altxa daitezela

Altxa-lili kabareta aurten bi aldiz ikusi nuen. Iparraldeko artista gazte talde batek sortua, ikuskizun ausarta, probokatzailea, xarmanta eta xelebrea. Denbora labur batean, aurkezpen guti batzuekin, Euskal Herri mailan famatua bihurtu zen. Iparraldekoek abeslari, musikari eta dantzari onenak izateko fama daukate, badirudi belaunaldi berria datorrela sinesmen hori baieztatzera eta areagotzera, bere berezitasun eta marka propioarekin. Euskal dantzak, ironiak, amodiozko abestiak,...

Orotarik | 2024ko Otsailaren 08a

KUKUMARRO: Biphi haphar bihar euskaraz

Duela aspaldi, Pagolako Caset deitu andereak galdegin zidan ea buhame mintzaira ezagutzen nuenez. Buhamen mintzaira ez baina Pagolan, Arhantsusin eta Amikuzen bizi ziren "Buhame" deitzen zirenak ezagutzen nituen, hala nola Anjela eta Erramun. Denak zenduak dira. Euskara ederki ematen zuten, beste euskaldunek bezala, agian "rrrrr" soinua gehiago dardararaziz eta beti xuka mintzatuz, norbait madarikatzen zutelarik ere, hala nola xamangoa galdegiten zutelarik jendea ez bazitzaien aski...

Orotarik | 2024ko Otsailaren 08a

GOIZTIAR



Hiria troxatzen du lainoak. Bideak libre dira jagoitik, agrikultoreen traktore eta erremorka erraldoiak orain Paris inguruan direla eta hiri nagusia gosetzean datza FNSEAko buruzagi milionarioen ametsa, erdi aroko oldarren garaietan bezala. Baina ez ditut aipatuko. Attal txikia sartu da behialako Thatcherren larruan, sozialki eta ekonomikoki ahulenak etsaitzat hartuz. Langabetuak, eriak, etxegabeak, denak galtzaile edo looser itsusi ahalkegarriak...

Orotarik | 2024ko Otsailaren 08a

Haur kantu txapelketa


Baxe Nafarroako haur kantu txapelketa Aiziritzen iraganen da, apirilaren 7an. Bakarka, binaka, taldeka, akapela ala musikaz lagundurik, 6-15 urte artekoeri zuzendu saioa da.

Izenak otsailaren 16a aitzin eman behar dira kantuxapelketa@gmail.com edo Irulegiko Irratira deituz...

Orotarik | 2024ko Otsailaren 08a

Korrika: "azterketak euskaraz" omenduz

Urtarrilaren 25ean, ostegunez, 23. Korrikak "Azterketak euskaraz" kolektiboa omendu du, Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean.

Seaskako kolegioak eta lizeoko kideak gomitatuak izan dira bertan izateko.

Lehenik, ekitaldiari Haira Aizpuruaren bertsoek dute harrera eman, Joanes Echeveste animatzaileak hitza hartu aitzin.

Seaskako lehendakaria den Peio Jorajuriak Iparraldeko azterketen egoeraren berriak eman ditu zuzenean eta ondotik "Azterketak euskaraz" kolektiboko kidea den...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016