Orotarik | 2024ko Otsailaren 29a
Alegia deus ere, itsasoak baditu bere lekuak aski ongi markatuak barnealdeko mendiak bezala. Adibidez entzun daiteke marinel bat erraiten Hendaia ateko bandan, hots itsasoan dagoelarik: Hemen Kanbon gaude, Kanboko bankoan. Kanbo nolaz aipa daiteke itsasoan? Jakin behar da, GPSak baliatu aitzin, itsasoan zegoen itsasturiak kostaldeko puntu ikusgarri zonbait kontuan hartzen zituela, non ote zegoen jakiteko. Hori deitzen da marka. Eta frantsesez amer. Konparazione barnealdean...
Orotarik | 2024ko Otsailaren 29a
Joan den astean "40 urte - Didier Gogoan Omenaldia" Didieren Lagunak elkarteak, otsailaren 26tik martxoaren 3a arte antolatzen duen omenaldia kari, Gabi Mouescak bere lekukotasuna ekarri du.
Gutariko bakoitzaren bizitzan, oroimenetik sekulan ezabatuko ez diren egoerak badira.
1984ko martxoaren leheneko arratsalde hondarra betiko nere memorian egonen da. Didier Lafitte, Iparretarrak erakunde politiko-militarreko militanteak bizia galdu zuen. Bere ondoan...
Orotarik | 2024ko Otsailaren 29a
Frantses gobernuak 10 miliar atzeman behar ditu, zakutik edo zorrotik. Finantza ministroa -Bercyko bere denbora libreetan nobela pornografikoak idazten dituena- igandean agertu da pantailetan, ahoa biloa bezain zuri, baliabide urriko publikoa hertsatzen, izutzen, lotsarazten. Badirudi 2024an Frantziako garapen kurba motel ibiliko dela: %1 doi doia. Etorkizuna beltz ikusiko dugu, hilabete hondarrak are latzagoak dirateke eta sozialki "asistituen" eta baliatzaileen -zu eta ni funtsean-...
Orotarik | 2024ko Otsailaren 29a
Otsailaren 7an, asteazkenez, Hondarribian estreinatua izan zen "Oihaletxea" dokumentala, kolegioko laugarren eta hirugarrenei aurkeztua izan zaie.
Baiona eta Hendaiako AEKko bi kide etorri dira, Korrika kari "Azterketak euskaraz" kolektiboaren lana omentzeko dokumental horren aurkeztera.
Bigarren orduan laugarrenendako eta goizeko azken orduan hirugarrenendako izanez, ikasleek dokumentalari buruzko komentarioak eta brebetako azterketei buruzko galderak argitzeko eta...
Orotarik | 2024ko Otsailaren 29a
1924ko otsailaren 2an, duela 100 urte, Baionako Euskal Museoak bere ateak ofizialki publikoari ireki zizkion.
1897an, lehen aldikoz agertu zen Euskal Herriari dedikatutako erakustokia sortzeko ideia. Izan ere, urte horretan Donibane Lohitzunen, frantsesez izenburua zuen "Congrès de la Tradition Basque" antolatua izan zen. Euskal Herriaren bizimoduei buruzko erakusketa aurkeztu zuten. Hortik goiti euskal museo baten sortzeko ideia loratu...
Orotarik | 2024ko Otsailaren 29a
Mugerreko ama eskolako haurrek, urtean zehar, uraren inguruko proiektu berezia segituko dute.
Lehenik, Luhusorat joan dira "Eau douce" ikusgarria ikustera.
Gero, Maialen Alfaroren "Itsaso zabalera" istorioan parte hartu dute.
Ondotik, ikasgelan, uraren gaia landu dute, liburuetan, eskuartean eta zientzian.
Adibidez, uraren egoerak eta uraren zikloa landu dituzte, baita ere "Archimèden" printzipioa! Bai bai!
Orea moldatuz ohartu dira batzuetan flotatzen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016