Orotarik | 2023ko Azaroaren 09a

Beloken kontzertua Libanoko Antonins apezen Bake eskolaren alde

Azaroaren 19an (15:00) Ahurtiko Beneditanoen Monasterioan, Marie-Véronique Ruyssen serora organo joileak kontzertua eskainiko du, berekin ukanen duela Marie-Bernadette Dufourcet-Hakim. Kontzertuaren helburua da Antonins apezen bake eskolaren sustengatzea.

Erlijio-ordena hau, 1772az geroztik eliztar behartsuen seme-alaberi laguntza ekartzen du, sozial egoera larrian bizi izanez, behar diren ikasketak egiteko posibilitatea ukan dezaten. 384 ikasle hartzen dituen ikastetxeak...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 09a

3.eko ikasleak "Les coulisses du bâtiment" ekimenean!

Urriaren 13an, ostiral goizez, Piarres Larzabal kolegioko 3. guziek, Cantau lizeoak antolatutako "Les coulisses du bâtiment" ekimenean parte hartu dute, Larresoroko ALKI enpresaren eraikuntza berria bisitatzera joanez.

Ikasleak bi taldetan banatu dira eta talde batek eraikuntzaren bisita egiten zuen bitartean, beste taldeak eraikuntzari lotuak diren lanbide ezberdinetako tailerretan parte hartu du. Hor lanbide ezberdinei buruzko informazioak eta enplegatu batzuen...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 09a

Mündüko errügbi kopa Altzaiko eskolan ere...

Urte hatsarre hontan, mündüko errugbi kopa jarraiki dügü.

Parada izan da guretako ikasgai desberdinen lantzea manera desberdinez.

Geografian, hogei herrialde parte harzaleak lantü dütügü: hiribürüak, kontinenteak, eremüak, jentetzea, planisfera batetan kokatzea... ikerketa horiek taldeka egin dütügü tresna desberdinen erabiltez: ordenagailüak, kartak, hiztegiak, geografia libürüak.

Bestalde matematikak ere lantü dütügü manera desberdinetan: adibidez,...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 09a

"Etnologo gazte" egitasmoa Larzabalen abiatu da

Euskal Kultur Erakundea, Baionako Euskal Herriko artxibo poloa, Xabi Hiriart (Ekide produkzioa) eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa juntatu dira "Etnologo gazte" egitasmoa martxan jartzeko. Egitasmo hunek gazteak ahozko memoriaren bilketari, kontserbatzeari eta ezagutarazteari sentsibilizatu nahi ditu. 2023ko irailetik abenduraino iraunen du, ondotik beste kolegio batean berriz abiatzeko asmoarekin.

"Etnologo gazte"programaren helburua: gazteak, epe labur batez,...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 02a

"Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka"

Errigorako kanpaina berria lema hunen inguruan abiatua da. 2013an lehen aldikoz kanpaina eramana izan zen, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko laborarien produktuen saltzeko parada emanez eta nafar eremu horretan euskararen alde lan egiten dutenak laguntzeko xedez.

Sortu zenetik 10 urte bete dira, aurtengo saski-eskaintza, 50 eurotan manatzen ahal da, azaroaren 9a arte, 23 ekoizleren 9 produktu aurkituko dira.

Manatzeko

Orotarik | 2023ko Azaroaren 02a

AZKEN PUTARRAK

Iragan astean ikusi ditugu irudiak. Okzitania eta Roselloko ardo eta barazki egileek, Espainiatik zetozen kamioiak indarrez hustu zituzten fronterako ordaintokietan, eta arragak, entsaladak, sagarrak, tomateak edo azaloreak makadam gainean barreiatu. Txoferrak setiatzen eta traktore-errotak erretzen ibili ziren, beren borroka ke beltz kutsakorrez agerianago emateko. Katalunian ekoizten den Cava kargamendu bat ere sarraskitu zuten sasi-xanpaina zelako aitzakian, edari txinpartatsuak gero,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016