Orotarik | 2024ko Otsailaren 01a
Asko hitzegiten dugu emazte eta gizonen arteko berdintasunaz, baina zehazki zer da?
Lehenik, garrantzitsua da definizio baten ematea.
Europako Kontseiluaren aburuz, emazte eta gizonen arteko berdintasuna da: "bi sexuen ikusgarritasun, autonomia, ardura eta parte-hartze berdina bizi publiko eta pribatuko arlo guzietan".
"Bi sexuen arteko berdintasunak suposatzen du emazteak eta gizonak berdin tratatuak izan behar direla, diskriminaziorik gabe". Hau da Nazio Batuen Erakundeko...
Orotarik | 2024ko Otsailaren 01a
Euskarazko irakaskuntzaz ari garelarik, ez da berez pentsatzen konfesionalak diren ikastetxeei. Komunikazio falta? Ezagutzarik ez? Irakaskuntza katolikoak alta bere lekua du! Irakaskuntza Katolikoaren Elizbarrutiko Zuzendaritzaren babesean, Iparraldean 50 ikastetxek euskarazko irakaskuntza elebiduna proposatzen dute: 32 ikastetxe, 12 kolegio eta 6 lizeo, 3.500 ikasle baino gehiagorentzat! 32 ama eskoletatik, 18k murgiltzea proposatzen dute (%100 euskaraz).
Euskal...
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 25a
Presidente normal batek, eskolak zein neurritaraino biluziak, baliabidez pribatuak eta peko errekan diren ikustean, irakasle postuak eta finantzaketa egokiak iragarriko lituzke. Macronek ez, nonbait erabaki duelako zerbitzu publikoak erabat xurgatzea, jendeak "pribatuaren" aukera baizik ukan ez dezan ororen buru. Eskola "berrarmatzeko" bidean, halatan, uniformearen orokortzea, lehen mailan Marseillesa, ordu beteko ikasketa zibikoa bai eta, ahozkoa lantzeko, antzerki...
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 25a
Urtarrilaren 8an, astelehenez, kolegioko ekipoak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, hirugarreneko ikasle guziei PSC1 lehen sorospenetako formakuntza eskainia izan zaie.
Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, praktika ariketak landu dituzte.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie: biktimaren babesa, urgentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guziak, itotzearen egoera,...
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 25a
Bazuen orain zonbait aste Olentzeroren etortzea prestatzen ginuela gure eskolan.
Kantu eta dantza tradizionalak egunero errepikatzen genituen eskola osoko ikasleekin.
Abenduaren 15ean, menditik jautsia zen ikazkina gure artean zen neguburua seinale gisa. Musika, dantza eta kantuekin ongietorria egin genion, herriko karriketan ibiliz.
Ondotik, krakada goxo bat harekin partekatu genuen, Eguberriko giroan sartzeko. Heldu den urte arte Olentzero!
...Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 25a
Duela urte bat eta erdi, nire izena eman nuelarik Hiriburuko "Kantua Uhainan" parte hartzeko, ez nekien oraindik nor zen gizon gisako, burusoil eta euskaldun hori. Egun batzuk berantago, bere izena Watson entzun nuen eta ohartu nintzen abeslari famatua zela. Iparraldean, Nat eta Watson talde nahiko ospetsua izan arren, ez nuen ordu horretaraino haiekin harreman zuzenik. Berriz, garai hortik goiti, hilabetean hiru aldiz bederen Watson topatzen hasi nintzen, bai berak animatzen duen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016