Orotarik | 2024ko Martxoaren 28a

"Mendi Biziak": Auñamendiren mendi ibilaldia

Urte osoan zehar, Euskal Elkargoaren babespean "Mendi biziak" deitu ekitaldiak iraganen dira, euskal mendia ezagutzeko.

Karia horretara, apirilaren 6an, Auñamendi elkarteak mendi ibilaldia proposatzen du, Ainhoa eta Ezpeletan gaindi, Erreberri eta Soporro mendietan barna. Historiaurretik gaur egun arte, hainbat hizlarik, artzaintza, militar edo meatzaritza bizitza markatzen duten ala markatu duten harri eta elementu antropogenikoeri buruz hitz eginen dute....

Orotarik | 2024ko Martxoaren 28a

Liturgiaren atari ofiziala: kantajaunari.eus

Hau da euskarazko liturgiaren atari ofizial berriaren helbidea Baiona, Lezkar eta Olorongo elizbarrutiarentzat.

Aspalditik igurikatzen zen tresna berri hau Euskal Herriko parropien, apezen, liturgi talde eta animatzaileen, parropietako koralen eta organisten zerbitzuko da.

Baionako elizbarrutiak bi herenerako eta Kanta Jaunari elkarteak heren baterako finantzatua izan da.

Zer du gaur egun atari berri horrek?

Irakurgaiak - Bibliako irakurketen...

Orotarik | 2024ko Martxoaren 28a

EUSKAL PRIDE

Korrika 23.-aren Baionako azken kilometroen eromenaren ondotik, zer erran? Hatsanka moldatzen dut kronika hau, andreak aldamenean, ezki ura prestatzen duen bitartean, bion arranpak sendatzeko. Hamaika egunez egiazko herri harroa izan gara, haro handikoa, aro ona lagun bistan dena! Argi gelditu da herritar kirolariak garela, beti lasterka gabiltzalako, eta ez bakarrik Korrikaren karietara: erosketak egiterakoan, karga polizialen aitzinean, hurkoa karrikan solastatu nahi ez dugunean, ihesera...

Orotarik | 2024ko Martxoaren 28a

Korrika ospatu dugu!

Martxoaren 14an, ostegunean, arratsalde apalean, Urruñako Leclerc dendako su gorrian, kolegioko ikasleak, lankideak, familiak eta famili ohiak elkartu dira euskararen lekukoa aitzinera eramateko, "Harro Herri" izanez, azterketak euskaraz kamisetak ezarriz, pankartak gora altxatuz eta ozenki oihukatuz. Zinez, momentu zoragarria izan da eta hurbildu diren guziak eskertzen ditugu.

Txalo bero bat ere 6.eko Enekori, 5.eko Osoitzi, 4.eko Imanoli eta 3.eko Eheinari lekuko eramaileak...

Orotarik | 2024ko Martxoaren 28a

Harro Herri korrika

Korrika martxoaren 14an hasi da eta martxoaren 24an bukatu da. Gau eta egunez, Irundik Baionarat jendeak korrika egin du, gelditu gabe lekukoa pasaraziz.

Hameka egunez Euskal Herria zeharkatu du. Kanbon martxoaren 14an ostegunarekin pasatu zen, gaueko hamarrak aldean (22:30).

Guretako, parte hartzeko berant egiten zuen, ohean ginen!

Bainan gure eskolarekin eta Kanboko beste bi eskolekinbatera Korrika Ttikiegin dugu. Horretarako, bizkarrekoa soinean, gure hiria animatzeko...

Orotarik | 2024ko Martxoaren 28a

Zirikolatz dantzari taldea

Liburu eder bat gehiago, plazaratu berria du Henri Duhau senpertarrak: "Zirikolatz dantzari taldea", bere kontu argitaratua. Senperen loratu den taldea dugu Zirikolatz hori, lehen batean SPUC kirol batasunari lotua (1972-1979), ondotik bereber ibiliko dena (1980tik aitzina), kirola eta euskal kulturaren uztartzeak nekeziak ezagutu baitzituen. Henri Duhauk kondatzen dauzkigu urte horiek, sortzea, garatzea eta independente bilakatzea, Henrik...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016