Azalekoa | 2022ko Otsailaren 03a

Entzun... entzun euskarazko irratiak!

M.O.

Entzun...%20entzun%20euskarazko%20irratiak!

Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botzak duela 40 urte sortuak dira. Gaur egun euskarazko irratiak, beste edozein irrati bezala entzunak badira, oroitu behar da duela 40 bat urte irrati libreak frantses estatuan debekatuak zirela.

Irrati libreen baimentzea

Legez kanpoko irratiak, "irrati libreak" deitzen zirenak, frantses estatuan 1970eko hamarkadan sortzen hasi ziren, etxe batzuetarik emititzen zutela. Irrati horien ordezkari batzuk auzipetuak izan ziren, irrati libreen borroka hasi zen, biderkatuz irrati estazioak. Orduetan boterean zirenak kontra ziren, 1978 eta 1982 urteen artean, ehunka irratik borroka azkarra eraman zuten ezagutuak izaiteko. Irrati libreen mugimendua koordinatzeko, irrati sortzaile historiko batzuk "Uhinen Askapenerako Elkartea" sortu zuten, intelektual batzuen sustenguarekin. Elkarte horrek teknikariak formatu zituen eta FM transmisore merke eta indartsuak plantan jarri zituen.

Orduetako alderdi sozialistak irrati libreen borroka sustengatu zuen, adierazpen askatasunaren argumentuarekin. 1981eko Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan Mitterrand-en kargu hartzeak "hedabideen libratzearen" esperantza sortu zuen. 1981ean, botere sozialista berriak hala ere nolabaiteko mesfidantzaz ikusi zuen irrati libreen abiatzea, batez ere zabaldua zen mezu politiko anitza ikusiz. Horrez gain, eskualdeko prentsa handiek ez zuten begi onez hartu, fermuki defendatzen baitzuten tokiko publizitate baliabideen monopolioa. Egoera atzeraezina bihurtua zen, ehunka FM kate egun argiz emititzen hasi baitziren.

François Mitterrand-ek irrati handien monopolioari geldialdia eman zion. Presidentzial kanpainan egin promesa atxiki zuen, piraten irratiak, irrati libre bihurtu ziren.

Ipar Euskal Herria... irrati libreen uhinean

Gure Irratia 1981ekoabenduanhasi zen, lehen emankizunak Milafrangatik hedatu bazituen, 1997anBaionara buruz etorri zen, orain UztaritzekoLandagoien gunean plantatua da. Lapurdi aldean zabaltzen hasi zen, jakinez eremu batzuetan, bereziki hego Lapurdin hedapena ez zela behar den bezala lortu ahal izan. Lapurdi barnealdean aldiz entzule berriak hasi ziren euskarazko irratiaren entzuten. Hortik zenbait denbora berantago Irulegiko Irratia sortu zen, lehen estudioa Irulegiko Mentan abiatu zen, urte batzuk berantago Donibane Garazira etorri zen. Urtero Baxe Nafarroako 70 herrietan diru bilketa kanpaina egiten du, 300 bat laguntzaileri esker. Zuberoan ere zubereraz hitz egiteko irratiaren beharra izanez, Xiberoko Botza Gotaine-Iribarnen plantatu zen eta 1985ean Maulera etorri. Orain aipatu 3 irratiek 40 urteak ospatzen badituzte, Antxeta Irratia 2001ean Hendaian eta azkenik Amikuzeko Irratia 2018an sortuak izan dira.

Euskal Irratiak federazioa: irratien indartzeko

1999an, irratien arteko gogoeta baten ondorioz, Euskal Irratiak sarea sortu zen, bost irratiek osatzen dutela. Bakoitzak bere programazio tartea baldin badu, programazio gehiena elkarrekin eramana da. Horri esker, ekoizpena errexten du, hedapena Ipar Euskal Herri guzian segurtatzen du, lan antolamendu koordinatu bati esker.

Irrati guziak sortu dira herri mugimendu batetik, laguntzaile batzuen eskutik, euskara eta euskal kulturaren garapena bultzatzeko xedez. Komunikazio tresna parte-hartzailea segurtatzen du, edozein herritarrek bere lekua aurki lezake, herritarrekin hurbiltasuna atxikiz. Beste irrati handien ondoan ahalbide ttipiagoak izanez, bateratua izaiteak, erakunde publikoen aitzinean indar handiagoa du.

Euskararen bultzatzaile

Ipar Euskal Herrian, beste elkarte batzuk bezala, euskarazko irratiek informazioa zabaltzeaz gain, gure hizkuntza atxikia izan dadin funtzioa betetzen dute. Lanpostu sortzaile ere dira, gaur egun, 27 langile baitira: Antxetan 4 langile, Gure Irratian 6, Irulegiko Irratian 7, Xiberoko Botzan 6 eta Euskal Irratiak sarean 4.


40 urte ospatzen ari direla... horrela segi dezatela!

M.O.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016