Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2022ko Otsailaren 03a
Colibris koruaren ikusgarria - Euskarazko animazioak -Numerikoan trebatu
Luis XIV plaza San Mixel kolegioak alaitu
Kanboko San Mixel kolegioko 200 kantariz osatu Colibris koruak, Luis XIV plazan Beethoven-en "Le bolero" eman du, gorputza instrumentu gisa erabiliz, Nelly Guilhemsans musika erakaslearen gidaritzapean. Kilika konpainiak ekoiztu Maurice Ravel-en itxurako txotxongiloa ondoan zuten.
Euskarazko animazioak
Lehen hiruhileko huntan euskarazko hainbat hitzordu Donibane Lohizunen antolatuak dira, bereziki haurrentzat. Ihauterien karietara, 5 urtetik goiti duten haurrentzat Mediatekan tailerrak, irakurketak eta ipuin ibilaldiak antolatuak dira. Aurtengo gaia "Munstroak eta izakiak" izanez, otsailaren 9an (10:30) irakurketa saioa Mediatekan izanen da eta maska tailerra (15:30) Portuko Sardina erretegian. Lekuak mugatuak izanez, deitu behar da 09-59-26-28-99.
Egoera sanitarioak ez badu aldaketarik ekartzen, Begiraleak taldeak Hartzaren Eguna otsailaren 5ean antolatzen du. Egun horretan Donibane Lohizuneko eta Ziburuko ihauterietako pertsonaiak dantzan agertuko dira, "Hiruburuak" deitzen direnak, zirtzilekin batera. Otsailaren 6an aldiz, kaskarotak aterako dira, duela 2 urte berpiztu den hitzordua.
Numerikoan trebatu
Herriko Etxeak proposatzen du Internet-en eta orokorki numeriko tresnetan trebatzeko hitzorduak. Hiru gunetan iraganen dira, Mediatekan, Gazte gunean eta adinetakoen Lagun Artean egoitzan.
Landuko diren gaiak adin-taldeen eta beharren arabera dira: nerabeentzako CV-a garatzea, Parcoursup plataforman izena emaitea eta streaming-aren erabilera, adinekoentzako oporrak antolatzeko online erreserbak... eta beste dira erakutsiak izanen. Edozein xehetasunentzat 06-22-75-83-98 edo clara.delara@saintjeandeluz.fr.
Ihauteriak
Ziburu eta Donibane Lohizuneren artean antolatuak dira. Desfilea Ziburutik abiatzen da eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxea arte. Normalez otsailaren 12an iraganen beharrak dira, mementoan ez da jakina atxikiak izanen diren edo ez. Berri gehiago ondoko astean.











