Herriz Herri - Aldude (NB) | 2022ko Otsailaren 03a
Heriotze - Mendi Alde eskolako haurrak Beloken - Ate idekiak - AIBA biltzar nagusia
Heriotze
Joan den astean, Marie France Garos Cardenau ehortzia izan da. Aita Landesetakoa, ama Eiheralarrekoa, familia hau Aldudera jin zen aita guarda izanez. Marie France, bi haurretan zaharrena, ofizioz azkenik St. Paul les Dax-eko Herriko Etxean idazkaria izan zen. Duela 67 urte sortua, biziaren gutiz gehiena, bere osagarria ezin begiratuz ereman du, berak baizik ez zazkien baldintzetan. Lanetik erretiratua, Alduden Paul bere senarrarekin eraiki zuten etxean bizi zen eta orotarik zinez estimatua.Doluminak Paul bere senarrari, Jean-Mixel anaiari eta familia guziari.
"Mendi Alde" eskolako haurrak Beloken
Aurten, eskolako handienek "17 Aldudar Fraile Beneditarren" historia lantzen dute, Mikel Erramouspek egin ikerketen laguntzarekin.
Karia hortara, Belokeko monasterioa bisitatu dute. Han bazkaltzera gomitatuak izan dira eta ondotik haien otoitzaldi batean parte hartu dute. Gero, ikusteko nola daramaten beren bizia otoitzean eta lanean, hango fraile batzuekin solastatu dira. Haurrek, hilarrietan, 8 aldudar fraileren izenak atzeman dituzte: besteak herriz kanpo enterratuak izanak dira. Ateraldiaren bururatzeko, ondoko seroren komentuan izan dira, gure elizetan aurkitzen diren xirioak hauek baitituzte egiten.
Ate idekiak
Urte guziz bezala, otsailaren 5ean, ebiakoitzarekin (9:00-12:00), Mendi Alde eskolak ate idekiak muntatzen ditu. Gelak bisitatzen ahalko dira eta erakasleek eskolako ibilmoldea eta ikas-urtean ereman aktibitate desberdinak presentatuko dituzte. Xehetasun gehiagorentzat deitzen ahal da05-59-37-55-46.
AIBAko biltzar nagusia
Lau urte pasaturik ibarreko ate idekirik gabe, kide eta parte hartu nahi duten guziak gomitatuak dira AIBAko biltzar nagusira, otsailaren 5ean, ebiakoitzez (20:30), Urepeleko Amerikanoinean.











