Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2022ko Otsailaren 03a

Mus eguna

Mus%20eguna

Aurtengo mus xapelgoaren konduko zoingehiagoka otsailaren 6an iraganen da. Partidak igande egun osoan jokatuko dira: goizean (9:30-12:30) eta arratsaldean (14:00).

Lekuan berean bazkaltzen ahalko da, 15 eurotan.

Bereziki bazkariarengatik, izena ostiraleko emaitea hobe da, deituz 05 59 29 66 16.

Xantza on deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016