Herriz Herri - Itsasu (L) | 2022ko Otsailaren 03a

Heriotze - Leire Iribarne - Mus txapelketa

Heriotze - Iragan larunbatean ikasi dugu Beñat Garat gure herritarraren heriotza. 66 urte zituen eta Panekau auzo huntan bizi zen. Ehorzketa elizkizuna iragan da Kanboko elizan joan den astelehen goizean. Familiari gure doluminak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez.

Leire Iribarne

Ez dezakegu aipatu gabe utzi Euskal Herri osoa doluan emaiten duen Leire Iribarne gaztearen heriotza. Engoitik itsasuarrek badakite Olhako Denise dela istripu izigarri hortan bizia galdu duenaren ama. Lasan bizi da familia eta Jeanne bera (92 urte) han erretiratua da zonbait urte hautan. Hain gogorki joa den familiari herri osoaren hurbiltasuna eta doluminak adierazi nahi dizkiogu bihotz bihotzez astekari hunen bidez.

Mus txapelketa

Txistulari ostatuan Frantziako mus txapelketa otsailaren 17an hasiko da. Izenak oraindanik eman behar dira 05-59-29-75-09 deituz. Suerte on deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016