Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2022ko Otsailaren 03a

Euskal kantua - Aire Zabal-en biltzar nagusia - Libertimendua

Euskal%20kantua%20-%20Aire%20Zabal-en%20biltzar%20nagusia%20-%20Libertimendua

Euskal kantua À¢'€'" Bi urtez geldian egon ondoan, pandemiagatik, joan den astean berriz hasi dira kantu errepikak, Arrume gelan, dozena bat lagunen artean, Erramun Inçaurgaratek musikaz lagundurik. Kantuz aritzeko plazer hutsarentzat, oren bat eta erdiz nunbaitan. Interesatuak diren guzieri idekia da. Ostiral arratsetan iragaiten da (20:00), hamabostetarik. Ondoko errepikaldia, otsailaren 11n.

Aire Zabal-en biltzar nagusia À¢'€'" Otsailaren 5ean, larunbat arratsaldean (15:00), iraganen da Aire Zabal aterpetxearen biltzar nagusia, bere gelan. Borondate oneko herritar guziak gonbidatuak dira biltzar hortara, usaiakoak eta usaiaz kanpokoak ere, interesatuak diren ber. Ohi den bezala, ahamen batekin bururatuko da biltzarra.


Libertimendua À¢'€'" Usaiaz kanpoko gertakaria iraganen da heldu den igandean, otsailaren 6an, gure herrian. "Baigurako libertimendua", zortzi herritako gaztek muntatua (Lekorne, Makea, Luhuso, Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri eta Suhuskune). Huna egitaraua: plazan 10:00 desfilea, 10:30 libertimendua (dantza, antzerki eta bertsu), trinketean 13:00 bazkaria ikastolak antolaturik, 20€tan. Menua: kuia salda, xerri ttipi errakia, lursagarra "dauphinois" moduan, ardi gasna, bixkotxa, kafea eta ondokoa. Izenak eman behar dira otsailaren 4a aitzin, deituz David 06-82-15-65-14.

Aro txarra balitz, libertimendua eta bazkaria Makean eginen dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016