Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2022ko Otsailaren 03a

Arnaga laukoteraren kontzertua - Eskubaloia

Arnaga laukotearen kontzertua

Larunbatean otsailaren 5ean, elizan (20:30), Arnaga laukoteak "De Bach a bacri" kontzertua emanen du. Kontzertuan 12 geldialdiren bidez, musikaren hari-instrumentuaren historia kontatzen du.

Xehetasunak eta lekuaren atxikitzekowww.ospb.eus bidez.

Eskubaloia

Erregional mailan neskek irabazi dute 26/24 Mios-eko taldearen kontra. Balentria egin dute

Mios multzoko lehena baita, orain arte partida guziak irabaziak ditu.Bigarren taldeak ere irabazi du 25/23 Buros herrian.Gizonetan prenazional mailan 2. taldeak galdu du 34/24 Esynen-en kontra.

Eguberri aitzinean gelditurik, gizonen lehen taldea nazional 2. mailan berriz hasiko da, Charentes (ETEC) taldearen aurka, larunbatean (19:00), heien etxean. Prenazional mailan, 2. taldea larunbatean (19:00), Begles-en ariko da. 17 urtez petik den ekipoa Biard hirira igande arratsaldean joanen da (14:00).

Neskakerregional mailan 1. taldea, larunbatean (21:00) Merignac-en kontra ariko da. Airoskin 2. taldeak, igandean, Ortese errezebituko du (16:00).

Segi betiaitzina!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016