Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2022ko Otsailaren 03a
Urzaiz-en biltzar nagusia - Informatika tailerra - Haurrentzat jokoak
Urzaiz elkartearen biltzar nagusia
Urzaiz elkarteak bere urteko biltzar nagusia eginen du ostiral huntan, otsailaren 4an (20:00), Denenetxea gelan. 2021 urteko bilduma eginen da, bai eta 2022ko egitasmoak aipatuko dira.Kabalkadaren berriak ere emanak izanen dira eta kabalkadan parte hartu edo hartaz berri gehiago nahi duten guziak gomitatuak dira.
Informatika tailerrak
Herriko Etxeak informatika tailerrak antolatzen ditu, urririk, herritarrentzat. Ikasle bakotxak 4 kurtso ukanen ditu, 2 oren t'erdikoak eta hori martxoko 4 astelehenetan (7, 14, 21 eta 28an). Formakuntza eginen duten erakasleek behar den tresneria ekarriko dute eta 6 ikasle dituzte gehienik ukanen. Kopuruaren arabera goizetan eta arratsaldez ikasleak banatuko dira. Nahi dutenek Herriko Etxean beren izena eman beharko dute, otsailaren 11ko berantenaz.
Haurrentzat jokoak
Herriko Etxeak antolatzen du goiz berezia, otsailaren 12an (10.30), ezker pareta ondoan, 3 urtez goitiko haurrentzat. Eraikitze eta gizarte jokoak proposatuak dira, Ludo64 elkarteko animatzaileen laguntzarekin. Edozein herritar haur etortzen ahalko da.










