Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2022ko Otsailaren 03a

Sortze-Heriotze-Ezkontza - Etxebizitza Kolektiboa - Obrak - Pilota

Sortze-Heriotze-Ezkontza%20-%20Etxebizitza%20Kolektiboa%20-%20Obrak%20-%20Pilota

Sortze

Goresmenak Joana Biskai eta Txomin Zubietari. Ongietorria egin diote heien lehen semeari. Deitu dute Andde. Aitak erran daukunaz, haurra bera bezain perfeta dela.

Heriotze

Bi dolu herrian. Otikorone Bidabehereko Carmen Elissetche (Ospital sortua) pausatu da, 91 urte zituen. Gure doluminak familiari.

Bestalde, Serge Aranyossy zendu da, 77 urtetan. Sortzez Parise aldekoa, urte andana bat huntan Izpegiko errekan bizi zen eta ezaguna zen margolari bezala. Funtsean, "Ortzadarra" elkartekoek heien pena adierazi dute, artista eta partaide suharra galdurik.

Ezkontza

Baigorriko Cécile Arrossa gure herriko elizan ezkondu da Clement Callejarekin, joan den ibiakoitzean. Baionan bizi dira. Gure goresmenak bikote gazteari.

Etxebizitza kolektiboa

Baigorrin sortua den etxebizitzen kolektiboak gure gutun untzietan ageri bat utzi dauku, bere arranguren partekatzeko. Huntan erraiten dauku kostaldetik landa, Euskal Herri barnealdean ere izigarri zaila bilakatzen dela herritar anitzentzat bizitegi baten ardiestea, alokairu edo etxe saltze, eskaintzak gero eta karioago eta bakanago baitira, aldiz etxe hutsak, sasoiko alokatzeak eta bigarren egoitzak emendatzen direla. Kolektiboaren ustez, irrisku handia da ez direla gure haurrak luzagabe hemen bizitzen ahalko, gero eta urrunago joan beharko dutela etxe baten alokatzeko. Hots, bigarren egoitza eta turismo herri bat bilakatuko girela, beste eskualde anitzetan bezala, aberatseneri zuzendua.

Hortako kolektiboak egoitza jabeeri galdatzen die lehentasuna urteko alokairueri emaitea eta sal-prezioak murriztea, tokiko jendeek erosteko gisan.

Obrak

Oronos Spar saltegia kasik hilabete batez hetsirik egonen da, otsailaren 4tik, ortzirale huntarik, martxoaren 1a arte, arraberritze obrak egin behar dituztelako saltegiaren barnean. Haatik, bero-gaien zerbitzuak berdin segituko du, beraz fuel, granulu edo egur beharretan baldin bazirezte, usaian bezala manatzen ahalko dituzue.

Pilota

Gomazko paletan, Zaharrer Segiko bi neska talde baginituen Union Basque xapelketako finalean. Partida tinkoa iragan eta, Izaskun Arrosagarai-Naia Oçafrain parea irabazle agertu da. Zoin gehiagoka bi mantxetan eraman dute, 15/12 eta 15/14, Joana Aguerre eta Martta Hirigaraien kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016