Herriz Herri - Hazparne (L) | 2022ko Otsailaren 03a

Otsaileko oporrak - CAF egitura - Ate idekiak - Saltegi berriak

Otsaileko%20oporrak%20-%20CAF%20egitura%20-%20Ate%20idekiak%20-%20Saltegi%20berriak

Otsaileko oporrak

Heldu dira, eta aldi oroz bezala, buraso askorentzat haurren zaintzearen apailatzeko garaia da. Herriko Josta Lekuak eskaintzen du zaindegia, haurrak aktibitate askoren inguruan abusatzeko, otsailaren 14tik 25era. Hortarako izena eman behar da: hazpandarrentzat otsailaren 7a arte (lehentasuna badute) eta gero tokien arabera, auzo herrietakoak: 7tik 10a arte. Horren egiteko gune huntara joan behar da eta familien atarian sartu www.ville-hasparren.fr.

CAF egitura

CAF-ak bere hitzorduak berriz abiatuko ditu, Elgar Zentroan hamabostetarik, asteazkenetan, otsailaren 2an hasiz. Bakotxa joan daiteke horrat bere arranguren aipatzera, norbaitekin zuzenki mintzatzera. Hortako hitzordua hartu behar da 3230 zenbakia deituz edo CAF-aren webgunetik pasatuz.

Ate idekiak

Otsailaren 5ean, larunbat goizean (09:00-13:00) eskola katoliko sail osoak bere ateak idekitzen ditu: Santa Terexa eskolak (ama eskola eta lehen maila), Ursuya kolegioak, San Josepe lizeo teknikoak eta Armand David laborantxako lizeoak. Gune bakotxean aurkitzen ahalko dira erakasle eta ikasleak, eskola horietan egiten denaren aipatzeko eta heldu den ikasturteko izenaren emaiteko.

Saltegi berriak karrikan

Biga dira azken egun hauetan zabaldu diren saltegiak.

Lehenik "DS Monika" deitua, Francis Jammes karrikan, markako krema eta artatzekoak saltzen dira gizon eta emazteentzat. Badira ere edergailuak.

Bigarrenik "Cristal'ame" deitzen dena, Urtsuia karrikan,han berriz harri bereziak, kristalak, intsentsuak... hots norberari on egiteko eta lasaitasuna ekartzeko gaiak. Edergailuak aurkituko dira hor ere.

Hara herriari bizitasuna ekar lezaketeen beste bi denda.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016