Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a

Sortu aldaketaren bidean

Bere azken kongresuaren atarian, zerbait aldatzen ari dela Sorturen lerroetan nabari da. Arkaitz Rodriguez koordinatzaileak aitortu du "azken hamar urteetan erakutsi dugu aldaketa nabarmena egon dela gure estrategian". Hitz batez laburbildu genezakealdaketa: pragmatismoa. Badu zenbait denbora jadanik Hegoaldean aipatzen dela ezkerreko koalizio baten osatzea, EAJ gobernutik ala instituzioetatik kanporatzeko hainbertze denbora egonik aginte giderrak eskutan. Sortuk erakundeetan agintea lortzeko, sektore berrietan zabaltzeko parioa egin duela, dio Otegik. Sozialistak, Podemos ala Ezker Batua bilduko lituzkeen ezkerreko koalizioak matematikoki gehiengoa erdiets lezake, bainan sozialistek nahitaezko baldintza ezker abertzaleari eskatzen dio: publikoki ETAren sustenguaren autokritika egin dezan. Badirudi Otegik Bildu alderdia bide horretarik joanarazi nahi duela. Bainan kongresuan ikusi da, nahiz eta gutiengoan izan, kideen lerroetan ezadostasunak piztu dituela, bereziki militante historikoetan. Erakunde eta instituzioetan sartzearen alde bainan printzipioak mantenduz engaiamendurik gabe agertu dira. Heldu den udako hauteskundeen ondotik ageriko Sorturen estrategia berria zein nolakoa izanen den.

Asko kritikatua izan den David Pla, ETAko zuzendari ohia, Sorturen zuzendaritzan sartzeari buruz, Otegik erran du "eragin handia ukan duela ETAren aldaketaren gaian eta bakearen aldeko apustuan".

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2022/02/03

Frantziako Tourra 2023: Euskal Herriko itzulia?

Frantziako%20Tourra%202023:%20Euskal%20Herriko%20itzulia?

Berriki aurkeztua izan den Frantziako Tourraren 2023ko edizioak egonaldi frango luzea eginen du Euskal Herrian. Uztailaren lehenean Bilbotik abiatuko da eta lehen etaparen helmuga Bilbon ukanen du, Bizkaiko bideak zeharkatu ondoan.Bigarren etapa Gasteizetik aterako da Donostiara heltzeko. Hirugarrenean Zornotzatik aterako da Irunen gaindi Iparraldera pasatzeko eta Baionan aipatzen da izanen duela helmuga.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/02/03

2021ean Hegoaldean: 45.500 lanpostu sortu

Nahiz eta Covid-19aren pandemiak panorama ilundu, Hegoaldeko ekonomiak azken finean egoera baikorra bizi ukan du. Biztanleria aktiboaren inkestaren arabera, ekonomiak 45.500 lanpostu sortu ditu: 36.900 Autonomia Erkidegoan eta 9.000 Nafarroan. Ondorioz, iragan astean, langabezia gutitu da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/02/03

Kalera-info hetsia

Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi du Kalera-info aldizkariaren hestea, bidenabar Kalerakalera.eus webgunea ere zerratuz. Bi argitalpenek terrorismoa goratzen dutela dio auzitegiak, hesteko erabakiaren argudiatzeko

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/02/03

Lan gatazkak

Hegoaldean ere inflazioaren berpizteak, erosteko ahalmena murriztuz, langileen kexa eta mobilizazioak piztu ditu: Gipuzkoako metalgintzako langileek soldataren %6,5eko emendatzea lortu dute. Halaber Bizkaianemendatze bera lortu dute eraikuntzako langileek.Aldiz Mercedes enpresak langileei, soldaten %10a gutitzea proposatu die hornidura eskasa eta lehengaien garestitzea argudiatuz. Langileek atzera bota dute proposamena.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/02/03

Elizaren sexu gehiegikerien ikerketa

Podemos, ERC eta EH Bilduk egin galderari Pedro Sanchez lehen ministroa erantzuteko prest agertu da, diputatuen kongresuan. Eliza katolikoak adingabeei egin sexu erasoak ikertzeko batzordea sortzea galdatu diote. Sozialistak alde agertzen badira, ikerketa batzordea osatuko dute diputatuen kongresuan.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/02/03

Lan erreforma

Lan erreformaren lege berria bozkatu beharra du Madrilen legebiltzarrak. Bainan bereziki sindikatua gehienen aldetik kritika zorrotzak jasan ditu, halaber EH Bildu ala Podemosengandik. ELA, LAB, STEILAS, HIRU, sindikatu abertzaleen hitzetan aitzineko legek nagusiei aldebakarreko gaitasunak eman zizkieten, kanporatzeak, prekarietatea, malgutasuna eta mugikortasuna inposatzeko, lege berriak ez lituzke ezabatuko. Manifestazio jendetsuak asteburuan lau hiriburuetan egin dira, otsailaren 2ko ere sindikatuek mobilizazioak deituak zituzten.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/02/03

Aroztegia

Joan den udan, Lekarotzen, Aroztegiko Jauregia proiektuaren gelditzeko kanpaldiak egin zituztenen artean, 6 lagun auzitegira deituak izan dira: lanak trabatzea eta tresneria kaltetzea leporatuz. Proiektuak 228 egoitza eta luxuzko hotel baten eraikitzea ikusten du. Lanak hasi zirenean, hamarnaka gazte bildu lanak geldiarazteko. Jende multzoa bildu da 6 gazteei sostengua adierazteko, "herri baten borondatea ezin da epaitu"lelo-pean.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/02/03

Amaiur 500 urte

Amaiurreko herriak aurten ospatuko du Gazteluaren suntsitzearen 500. urteburua. 1512 eta 1522 urteen artean espainiarrek setiatu zuten eta beren esku erori zelarik erabat suntsitu. Amaiuren izan zenNafarroako Erreinuaren hegoaldeko azken burruka. 2004an hasi ziren lehen ikerketak eta Gazteluaren aztarnak aurkitzeko lanak. 16 urteko lanaren ondorioa, Gazteluaren aztarnak berriz aurkitu eta erreberrituak izan dira. Jaz 40.000 lagunek bisitatu zuten gunea. Herriko Etxeak eta Gaztelu Elkarteak museo arkeologiko baten eraikuntza abiatua dute eta Agerrea etxea erosiz, museoa zabaldu nahi dute. Lan eta asmo horiek eskertzeko aurtengo Sabino kultur saria Gaztelu Elkarteari emana izan zaio.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/02/03

Bizitzeko gutieneko soldataren eskumena

Gutieneko diru sarreran eskumena Jaurlaritzaren esku utziko duela berretsi du Madrilgo gobernuak, bi gobernuen arteko harremanak arras onak direla gehituz. Duela guti Urkullu lehendakariak saminki salatua zuen, eskumenen transferentziari buruz, Madrilek erantzun gogorra egiten zuela.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/02/03

ETAk 1977an hil Olacireguiren ohoretan

Donostiako udalak plaka ezarri du, ETAk 1977an hil zuen Eugenio Olacireguiren omenez. Dagoeneko plaka honekin, 20 dira ETAren eta bestelako indarkeria politikoen biktimei eremu publikoan ikusgarritasuna emana izan zaiena. Eugenio Olaciregui Borda, 39 urteko bizikleta saltzailea, ETAk tiro batez hil zuen lanera zoala, "salataria" izateaz akusatu eta, Valentin Lasarte ETAko kidea arrastatzeko informatzea emaiteaz. Bainan gero agertu zen akusazioa ez zela egiaztatua eta gezurra zela.

...

Irakurri segida

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016