Herriz Herri - Ziburu (L) | 2022ko Otsailaren 03a

Bestarik ez baina... - Euskal Liburu azoka

Bestarik%20ez%20baina...%20-%20Euskal%20Liburu%20azoka

Bestarik ez bainan...

Aurten beraz, Bixintxo-bestak ezabatuak izan dira Ziburun, ez zitekeela bestela egin. Besta horiek badute haatik zernahi aipaldi, iduriz segurik lehen tokia daukate batzu eta besteen arteko solasetan. Gainerat, eta denen buru, errekontruz kanpo besta horietako giro berezia doi bat bederen kausitzen ahalko da hamar bat egunez hiri barne hortan. Ausagailu frangoren eskaintzera heldu diren ofizialeak hor izanen dira alabainan. Otsailaren 4tik 13rat. Atsegingarri denentzat eta bereziki jende gaztearentzat.

Bestalde, joan den abenduan, eskoletan lehiaketa bat izan zen, usaian bezala, nork margotuko zuen bestetako afixa pollitena, keinka hartan denek esperantza-eta oraino bestak eginen zirela gehiagoko trabarik gabe. Joan den egunean preseski, Herriko Etxeak eta besta-komiteak saristatu dituzte hiru afixa pollitenen egileak, Odei, Ellane eta Irène. 150 euroko sari berezia erdietsi du ikastolak, Odei, lehen sailkatu dena, han ibilki baita.

Eta orain ikusi behar ihauteria noiz nola ospatzen ahalko den...!

Euskal liburu azoka

Baltsan elkarteak eta Argia aldizkariak euskal liburu eta disko azoka muntatzen dute ekainaren 4an eta oraidanik nahi ukan dute berria zabaldu. Hirugarrena izanen da. Pilota plazan eginen da eta goizetik arrats izanen da zernahi ausagailu, elkarrizketa, liburu aurkezte, kantu eta gaineratiko. Argitaletxe askok jadanik jakinarazia parte hartuko dutela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016