Herriz Herri - Hendaia (L) | 2022ko Otsailaren 03a
Kultura pass - Populazioaren kontaketa
Populazioaren kontaketa
Beste herri anitzetan bezala Hendaian ere eginen da, horretarako 6 pertsona hartuak izan dira. Herriko Etxeak aitzin gutun baten bidez norbait pasako dela jakinaraziko du. Bestalde biztanle kontaketa kitorik dela abisua zabaltzen du, dirua eskatzen duteneri ez erantzutea galdegina da.
"Kultura pass" abiatua
2022ko urte hasieraz geroztik, "Kultura pass" 14 eta 18 urte duten gazteentzat erabilgarria da. Kultura ministerioak plantan jarri ekimena da, gazteeri artea eta kultura alorreri interesa pizteko gisan. Gazte horiek urteko kultur ekimenen harpidetzak prezio onean eskuratzen dituzte, horretarako eskuko telefonoan edo(ta) ordenagailuan "Pass Culture" telekargatu behar da. Kontu digital pertsonala da, kultura ikuskizunak zuzeneko linean eskuratzea eta sail horretako zerbitzuen aukerak eskainiak dira. Hendaiako Herriko Etxeak eta Kultura zerbitzuek proposamen hau azkartu nahi ukan dute: film, kontzertu... eta mediatekako harpidetzak eskainiz.











