Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 03a

"Ensete" landarea 100 milioi jende haz lezakeena

M.O.

Ensete%20landarea%20100%20milioi%20jende%20haz%20lezakeena

"Ensete" edo "banana faltsua" deitu landarea Etiopian ekoizten da, milioika herritarrek kontsumitzen dute. Etiopian deitzen dute "gosearen kontrako arbola".

Elikagai bezala ezezaguna den janariak, 100 milioi pertsona baino gehiago hazi ditzake, hori da duela guti ikerketa zientifiko batek argitaratu duena. Zientifiko horien erranetan: "Elikagaien segurtasunean eta garapen iraunkorrean rola garrantzitsua izan dezakeen kultura da"

Ensete ventricosumzientifiko izen xuxena, bananaren familiakoa da, fruitua ez da jaten ahal, bere erroak eta zangoak dira kontsumitzen, hartzitu ondoan. Adituen arabera ekoizteko errexa da, edozein sasoian landatzen eta biltzen baita.

Ordenagailu bidezko modalizazioa erabiliz, ekoizten den baldintzen eta kokapenen arabera, Ugandan, Kenyan eta Ruandan ekoiztuak izaiten ahal litzateke.

Perspektiba hori interesgarria da ikertzaileentzat: "Sahara hegoaldeko herrialdeetako laborantza garapenak eta elikadura-sistemak hurrengo hamarkadetan erronka handieri aurre egin beharko luke". Eskualde horietan nun laborantza garapenerako desafio handiak jokoan diren, klima aldaketak kalteak emendatuko dituela, aterabidea izan daiteke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2022/02/03

Europar Konferentzia: hitza herritarreri

M.O.

Joan den maiatzean Estrasburgon lehen Europaren Etorkizunaren Konferentzia iragan zen. Krisi sanitarioa dela eta, proiektua abiatzeko 2 urte eman ditu. Urtarrilaren 21 eta 22an Konferentzia bildu da. Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia demokrazia parte-hartzailearen ariketa gisa aurkezten da, udaberrian bere ondorioak aurkeztu beharko lituzke. Europako 3 instituzioek kudeatzen dute: Batzordeak, Parlamentuak eta Kontseiluak. Helburua da Europako herritarreri hitza emaitea beren oharrak egin ditzaten, Europako Batasunatik igurikatzen dutena jakinarazteko gisan.

Kide diren 27 herrialdeetatik aukeratu 200 europarrek osatu taldea da, jatorri geografikoa (naziotasuna eta hiri/baserri ingurunea), generoa, adina eta arlo sozioekonomikoa kontutan hartuak dira. Biztanleek beren oharrak futureu.europa.eu plataforma numerikoaren bidez egiten dituzte. Europar Batasunaren...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2022/02/03

Finlandian aterperik gabekoentzat egoitzak

M.O.

Finlandiako estatuak ekonomiak egiten ditu aterperik gabekoeri egoitzak eskainiz. Etxegabetzearen arazoari aterabidea lortuz, gobernamenduak aldi berean murrizten ditu osagarri, segurtasun eta zaintza gastuak. Finlandian, "Lehenik egoitza" programak etxerik gabeko pertsonen kopurua murriztea ahalbidetu du, Europako beste herrialdeetan etengabe emendatzen ari den bitartean. Etxegabetzearen gaitzaren kontrako borrokari dagokionez, 1989 eta 2021 artean, hiru hamarkadatan, etxerik gabekoen kopurua 17.000tik 4.000 ingurura jautsi da. "Lehenik egoitzak" planak suposatzen du kanpoan bizi den pertsonaren lehen beharrak eskaintzea: jendartean berriz integratzeko, etxebizitza duin batean bizitzeko, bizi-espazio pertsonala ukaiteko. Programa plantan jartzeko, 2008tik aitzina, urtero 30.000 etxebizitza sozial inguru eraikitzea finantzatu da, horien zati handia kanpoan bizi direnentzat atxikiak izan dira. Memento berean, emeki-emeki larrialdiko zentroak hetsi dira.

Beren egoitzetan sartu...

Irakurri segida

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016