Herriz Herri - Bidarte (L) | 2022ko Otsailaren 03a
Etorkinentzat gunea
Duela urteak Baigorrin eta ondotik Baionan etorkinak errezebituak izan ziren, aldi huntan Bidarteko herria prest agertu da. Herriko udako haurren egoitza batean egonen dira, Herriko Etxeak otsailaren 20a arte baimena eman du, aho batez kontseilu guziak bozkatu duena.
Estatuak du galde hori egina, etorriko diren 50 bat pertsona horiek Calais eskualdetik heldu dira, Harrera eta Orientazio Zentroa (CAO) deitu planaren baitan sartzen da. Atherbea sozial ekintzaren zentroa pertsona horietaz arduratuko da.










