Herriz Herri - Sara (L) | 2022ko Otsailaren 03a

Beti gazte elkartearen berri - Pilota

Beti Gazte elkartearen bulegoa urte guziz bezala bildu da, Denen Etxean duen gelan. 2022ko urteko manifestazioak nola antolatu aipatu dute. Badu 2 urte ez dituztela behar den bezala egin, pandemiarengatik, bainan aurten espero dute egitea usaiako elkarraratzeak. Horretako datak finkatu dituzte: biltzar nagusia bazkariarekin apirilaren 2an larunbatez, Lur Berri gelan, 2. gertakaria errearoaren 25ean eta 3.a hazilaren 5ean beti larunbatarekin. Non egin ikusi beharko da. Bertzalde Azkaingo Abesbatzak bi kantaldi elkartearentzat emanen ditu, asteazkenetan (21:00) Sarako elizan, uztailaren 6an eta abuztuaren 31n.

Horra kafe baten aitzinean zer gogoetak eraman dituzten. Agian suerte ona ukanen dute.

Pilota trinketean - Buruz buruka 3. maila: Iribarren Unai irabazle 40-11 Eskulariren kontra, Haroçarene Olivier irabazle 40-05 Uhaldearen kontra, Lecuona Aritz irabazle 40-03 Urruñarrak-en kontra. 4. maila: Elizalde Lauran irabazle 40-25 Lau Herriren kontra eta Iribarren Oihan galtzaile 40-16 Lau Herriren kontra. Artekoak: Mariluz Julen irabazle 40-27 Oztibartarrak-en kontra, Iriarte Eñaut irabazle 40-13 Abarratiaren kontra, Iribarren Oihan irabazle 40-21 Abarratiaren kontra. Pasaka: Etchegaray Patrick-Perry Nicolas irabazle 13-04 Urruñarrak-en kontra,Errugbia: Arrasaten Sarak galdu du 03-30 Arrasateko taldearen kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016