Herriz Herri - Lasa (NB) | 2022ko Otsailaren 03a

Leire Iribarne heriotza

Leire%20Iribarne%20heriotza

Heriotza

Joan den larunbatean herrian eta haratago Euskal Herri osoan, Leire Iribarneren heriotzaren berria hedatu delarik, bazterrak inarrosi ditu. Auto istripu batean 24 urtetan hil da. Musikari eta kantari trebea, 6 urtetan musika jotzen hasi zen, ikasketak ere bide hortarik egiten zituela. Talde desberdinetan parte hartzen zuen, besteak beste Kontsumo Orkestran eta Diabolo Kiwitaldeetan. Azken talde hunek, azaroan, "Uhin galduak" azken diskoa plazaratu zuen. 2020ko Herri Urrats kari, Diabolo Kiwi taldearekin, "Gaki ge" bideo klipean parte hartu zuen.

Hau idazterakoan ez zen oraino ehorzketak noiz iraganen diren agertua.

Penetan gelditzen diren Denise eta Markox aitameri, Maia ahizpari, Iribarne eta Olhagaray familieri eta gazte laguneri, gure atxikimendua astekari hunen bidez adierazi nahi diegu, bihotz bihotzez agurrik beroenak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016