Orotarik | 2022ko Otsailaren 03a

Haziak Loratzen: Plaiaundi, hegaztien bidegurutzea

Donibane-Ziburuko AEK-ko Mugagabekoak taldea

Haziak%20Loratzen:%20Plaiaundi_%20hegaztien%20bidegurutzea

Plaiaundiko parke ekologikoa Irun, Hondarribia eta Hendaia artean, Gipuzkoan, kokatua dago, Bidasoaren bokalean; eta 23,4 hektarea ditu. Giza erabilerarengatik natura-gune galdu zen XX. mendean. Eusko Jaurlaritzak padura birgaitu du azken hogeita hamar urtean, eremu naturala berreskuratuz eta parke ekologikoa eginez. Orain habitat anitzak aurki ditzakegu, animalia desberdinak bizi dira bertan, bereziki hegaztiak. Plaiaundi txori migratzaileen toki ezaguna bilakatu da.


Parkearen sarreran dagoen interpretazio zentroaren ondotik hasi dugu gure itzulia. Bidearen alde banatan, ezker eta eskuin, badira aintzira gezak, euri urarekin betetzen direnak. Bertan hegazti mota batzuk ikus ditzakegu: ahateak, ahate mokozabalak, ubarroiak; udazkenean lertsunak ere badira, baina guk ez dugu bat ere ikusi. Paduran zehar, beste aintzira batzuetara iritsi gara, itsas mareek betetzen dituztenak. Hor kaio, antxeta eta beste txori mota anitz badira. Gure aitzinean dugu Txingudi badia. Ibiliz, behategiak atzeman daitezke, hegaztiak prismatikoekin ikusteko leku egokiak. Plaiaundiko gune desberdinen arabera badira zuhaitz eta zuhaixka mota hainbat. Gure ibilaldia bukatu dugu ekoetxea bisitatuz. Bertan ikas-entzuneko gelan izan gara eta erakusketako informazio panelak irakurri ditugu.


Padurak ibaiak itsasoratzen diren guneetan eratzen dira, mareen eraginez, itsasoaren ur gazia eta ibaiaren ur geza nahasten diren lekua. Hiru motatan sailkatzen dira: behe padura, etengabe urpean dagoena; erdiko padura, egun guziz itsasgorek estaltzen dutena; eta goi padura, noizean behin bakarrik urak hartzen duena. Eremu bakoitzaren arabera, landareri eta fauna egokituak atzeman daitezke, zizareak, krustazeoak eta ornogabeak badira.


Udazkenero milioika hegaztik bidaia luzea egiten dute Iparraldeko haien ugaltze zonetatik Hegoaldeko lurraldeetara, bizi baldintza hobeen bila negua igarotzeko. Udaberrian, berriz, alderantzizko bidea egiten dute. Zeharkaldi luze hauetan, preseski, Plaiaundin gelditzen dira, atseden eta elikagai bila. Mendebaldeko Pirinioen bazterrean eta Bizkaiko golkoaren ertzean egonik, bertatik pasatzen eta pausatzen dira, bai Pirinioen mendikatea saihesten duten hegazti kontinentalak, bai kostaldearen lerroa segituz migratzen duten itsas eta ur hegaztiak.

Migrazio garaietan, beraz, hegazti mota ugari ikusteko parada eskaintzen digu Plaiaundiko parke ekologikoak.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2022/02/03

Itsas Bazterretik: Hirugarrenak Bilbon egon dira!

Piarres Larazbal Kolegioa

Itsas%20Bazterretik:%20Hirugarrenak%20Bilbon%20egon%20dira!

Urtarrilaren 12tik 14ra, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Bilbon.

Bidaia honen helburua, Euskal Herriko hiri garrantzitsu hau kokatzeaz gain, historikoki ekonomian ukan duen bilakaera aztertzea izan da, bertako arkitektura eta arte adierazpenak ezagutuz.

Lehen egunean, ikasleek Getxo eta Portugalete ezagutu zituzten, aro industrialaren aztarnak identifikatzeko. Bi hiri hauek lotzeko Bizkaia Zubia erabili zuten. Arratsaldean, Bilbora joan ziren trenez eta bertan nahi zutenek Azkuna Zentroa bisitatu zuten. Besteek aldiz, Bizkaia pilotalekura bisita egin zuten. Arratsaldean, Zazpi Kaleetan elkartu ziren aterpetxera joan aitzin.

Bigarren egunean, Bilboko Arte Ederren museoa bisitatu zuten. Bitartean, delegazio ttipi bat Euskaltzaindian errezibitua izan zen, Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkari ordeak ongietorria egin zuen. Euskaltzaindiaren bisita egin zuten eta Azterketak Euskaraz kanpainaren baitan haien atxikimendua erakutsi zieten. Doña Kasilda parkean...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/02/03

Haziak Mintzo: Urte hondarreko bestak iraganak... ihauterien zain!

Donibane Garaziko Santa Maria eskola

Haziak%20Mintzo:%20Urte%20hondarreko%20bestak%20iraganak...%20ihauterien%20zain!

Abenduan, Donibane Garaziko Santa Maria eskolako haur guziek Eguberri goaitatu dute aktibitate batzuk antolatuz: gela bakoitzean Eguberriko korona bat eginez, izar girlanda bat, karta ttipi batzuk idatziz Donibane Garaziko zahar-etxeetan diren bizidunentzat, kanpoko arbolak eta leihoak apainduz argi ttipi batzuekin. Orain, urtarrilean, ihauteriak prestatzen dituzte. Mozorroturik, Donibane Garaziko karrikak alaituko dituzte, otsailaren 11n, kantu eta dantza batzuk eskainiz. Zatozte denak haurren txalotzera!

...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/02/03

Bertsu: LUR PLANETA

(G.L.22-12-15)

LUR PLANETA...

(Bertsu aire batean...)


Lurra bezalakorikan ez da

Eguzkiaren sisteman...

Izar urrun baten inguruan

Beste bat nola atzeman?...

Gaur egun bakarra delakoan

Gizonaren hel-menean,

Nork daki beste bat ez dabilen

Izartegi urrunean....


Nola argi genezake egun

Biziaren misterioa?

Lur hontan sortuz geroz berekin

Badakarra herioa...

Halarik ere gogoratzean

Berak daukan historioa...

Errex dakusake bai norberak

Biziaren balioa!


Noizbait abiatu bide baitzen

Biziaren iturria,

Bai eta ere, gizakiaren

Baitan gogo bihurria!

Egin dituen lanen emaitza

Ez da ez segur urria...

Bururatzerik gabea ote

Da Biziaren haria?...

...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/02/03

EPELONDO: EHIZTARIA

Epelondo

1955ean plazaratu zuen Charles Laughton handiak Ehiztariaren gaua filma erraldoia, zuri beltzean, Robert Mitchumek egiten zuela Harry Powell apez nagusiaren rola, ezkerreko behatzetan LOVE eta eskuinekoetan HATE hitzak zituela tatuatuak. Irudi mitikoak. Ahantzi ezinak behin ikusiz gero. Obra hori etortzen zait gogora, Frantziako presidente aitzin-kanpainako gertakariez jabetzen naizenean: Zemmour ari da RN eta LR alderdietako sasietan barna ehizan, Reconquête bere mugimendurako erbi, basurde eta oreina zainartak giñatzen eta gatibatzen. Hemen biltzen dira etxekoen aldeko Love eta kanpokoenganako Hate delakoak, nor zuzen nor den ez dakigun arren...

Zemmourrek RN eta LReko militanteak sareen zokora haiatzen ditu, zakur zaunkari paregabeak dituela. Eskuin bakarra osatu nahi du, bere saldoa gidari, zentro malguetatik urrun. Ezkerra eta zentro hori, preseski, hondar legealdian berregituratu zen Macronen LREM partiduaren inguruan. Zemmourrek...

Irakurri segida

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016