Herriz Herri - Baiona (L) | 2022ko Otsailaren 03a
Stop pub kolektiboa - Biltxokon bertsu saioa - Txertatze zentroa
Stop Pub kolektiboa
"Stop Pub" kolektiboa, borrokatzen dena hirietako publizitateak desagertuak izan daitezen, joan den astean karrikan pasatzen ziren jendeak galdekatu ditu, publizitate pano horieri buruz beren iritzia eman dezaten. Diotenaz gehiengo handia kontra litatzeke.
Table du soir
Negua hor dela eta, "Table du soir" elkarteak, Herriko Etxeak prestatu aterpean egunero eguerditan 15 bat bazkari eta 85 afari prestatzen eta zerbitzatzen ditu, beharretan direnentzat. 200 pertsona inguruk eta hiriko 15 peñak beren laguntza ekartzen dute. Ofizialeen Ganberak ere bere ekarpena egiten du, 5 egunez ogia egin eta hornitzen du, CFAko ikastunen bitartez. Elikagai gehienak Hazkurri Bankuak hornitzen ditu. Beharrak joano eta handiagoak dira. Boluntario izan nahi duenak contact@latabledusoir.fr helbide hunen bidez egin lezake.
Biltxokon bertsu saioa
Otsailaren 4an ostiralez (19:00), "Haizea dator..." bertsu saioa Biltxokon iraganen da, Bertsularien Lagunak antolaturik. Parte hartuko dute: Oihan Perez, Aiantze Lannes, Xanti Lacroix, Irantzu Idoate, Aitor Servier eta Patxi Iriart-ek. Pintxoak eta edariak izanen dira.
Txertatze zentroaren ordu aldaketa
Urtarrilaren 30etik goiti txertatzeko ordutegia horrela izanen da: astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 8:00-14:00, asteazken eta larunbatetan: 8:00-18:00 eta igandetan: 8:00-13:00. Doctolib.fr edo 05-47-75-68-37 bidez hitzordua hartu behar da, Glain elkarteen gunean iragaiten dira.











