Herriz Herri - Azkaine (L) | 2022ko Otsailaren 03a
Antzerkia - Kontzertua - Bolondres bila
Antzerkia
Otsailaren 4an (20:00), Azkaingo talde feministak, "Birritan bortxatua" antzerkia antolatzen du, Kilika gaztetxean. Aldatzen Laguntzen antzerki taldeko Saioa Roy eta Ion Martinez aktoreak izanen dira taularen gainean. Beren herriko bestetan bortxatua izan den emazte batek, salaketa jarri eta epaiketa nola biziko duen kontatzen du antzerki dramatiko eta ikusi beharreko honek.
Kontzertua
Iparraldeko orkestrak ''De Bach à Bacri'' kontzertu iruzkindua eskainiko du, otsailaren 6an (17:00), elizan.
Bolondres bila
Herriko Babesle Plana (HBP) da, auzapezaren ardurapean den herri mailako tresna, gertakari nagusi, natural, teknologiko edo sanitarioko kasuetan, herriko eragileen ekintzak planifikatzeko arriskuaren kudeantzan (hautetsi, herriko langile, bolondres). Herria 10 eskualdetan banatua da eta bolondres eskasa da eskualde hauek osatzeko: Hotel du Pont, Fnaca, Zubiondo, Azkaingo Portuko eskualdea, Kiroletako eskualdea. Xehetasun gehiagorentzat, deitzen ahal da: Anne-Marie Ado: 05-59-54-66-89 edo mailez anne-marie@mairie-ascain.fr. Herriko Etxeko harrerara: 05-59-54-68-30 bai eta contact@mairie-ascain.fr.
Herriko Etxeak eskertzen du eskaerari ekarriko zaion arreta.











