Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2022ko Otsailaren 03a
Sugarren Mende ikusgarria
Sugarren Mende ikusgarria
Larzabaleko herriko gelan, otsailaren 5ean (20:30) eta biharamunean 6an (15:30), Oztibarreko ikastolak gomita zabaltzen du. Sugaren Mende ikusgarria, Asisko Urmenetaren eskutik asmatu obra da, musika, antzerkia eta marrazkiak uztartzen dituen emanaldia da.
Oztibarreko ikastolak igandearekin bazkari herrikoa, 10€tan helduentzat eta 5€ haurrentzat, proposatzen du (12:00), Gauero taldeari esker. Antzerkia ikusteko 10€ da, kitorik 12 urtez petik.
Emanaldian parte hartzeko edo(ta) bazkaltzeko, izena eman behar da 06-62-35-54-99 deituz.











