Herriz Herri - Izura-Azme (NB) | 2022ko Otsailaren 03a

OZTIBARRE: Pilota berri

OZTIBARRE:%20Pilota%20berri

Pilotan bi pare xapeldun

Oztibartarrak pilota elkarteak trinketeko xapelgoak ederki bururatu ditu, gaztetan bi pare xapeldun atera baitzaizkio.

Lehenik, Frantziako xapelgoan, artekoak mailan Benjamin Gachen eta Battitt Ayçaguer 40-33 nagusitu dira Mauleko xuberotarreri, partida eder eta aski tinko baten ondotik. Oxkaxeko lepoaren bi aldetako auzoak dira hor borrokatu eta segurenik ondoko hilabete eta urtetan berriz ere horien ikusteko plazera ukanen dugu. Gero, Iparraldeko pilota batzordean, gazteen finaletan kimuak mailan, Peio Othart eta Ibai Etcheverry-Bortheiry 40-17 nagusitu dira Ezpeletako Ñapurrak-eko jokolarieri. Plazer dugu ikustea Oztibartarrak elkarteak ondoko xapelgoetan ere ondorio onen esperantza izaiten ahal duela.

Beraz goresmenak gure xapelduneri eta agur bat galtzaileeri, merezimendua dute horiek ere hein hortara heldurik.

Eskerrak Guillaume eta Peio trebatzaileeri baita Stephane lehendakariari.

Omenaldia

Urtarrilaren 23an Larzabalen egun berezia ukan dugu. Meza emana izan da gogoratuz duela ehun urte herritar bat Txinara misionest joan zela, hau zelarik Pierre Erdozaincy-Etchart, Etxarteko semea. Duela bi aste, hemendik beretik, haren bizia kondatua izan zauku.

Zinez oroimen egun horrek ekarri dauku orori jakitate, galde eta gogoeta, zeren ez baitziren bakarrik erlisione mailan ari, bainan sozialean ere misionestek leku pobre horietan anitz lan egiten baitzuten.

Errespeturekin agurtzen ditugu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3627. zbk

Gure Hitza | 2022/02/03

Gero eta ausartago

Peio Jorajuria

Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.

Bigarren mundu gerlatik landa, ez zen kasik basurderik hemen. Ondorioz, ihizia hein on batean mantentzeko, ihiztariek ahal den guzia egin dute basurdeen lerroak emendatzeko. Emendatu dira segurki, eta azkar emendatu, hain dira ugalkorrak, baina aldi berean, hirigintzak oihan eta lurrak aho beteka jaten ari-eta, basurdeeri bizitokia hertsitu zaie, hauek janaria etxaldetatik eta hirietatik gero eta hurbilago bilatu behar, zenbaitetan hirietako saltegi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016