Azalekoa | 2025eko Maiatzaren 22a

Erretaulak biziberritzen

A.E.

Jean-Claude Ayçaguer bere tailerrean, bi langilez inguraturik (Arg: Carole Embid)
Jean-Claude%20Aycaguer%20bere%20tailerrean_%20bi%20langilez%20inguraturik%20(Arg:%20Carole%20Embid)

Jean-Claude Ayçaguer altzari maiasturua da, bere tailerra Donapaleun plantatua du. Badu hamar bat urte elizetako erretaula arraberritze lanetan ari dela. Tailerra bisitatzen ari ginela, Maite Estienne urreztatzailearen ezagutza egin dugu. Biekin solastatu gira.

Jean-Claude Ayçaguerren ibilbidea

Ebanistak betidanik zurarekin lan egiteko gogoa ukan duela erran digu. Ikasketak Baionan egin ondoren, Compagnons-ekin segitu zuen, 7 urtez Frantziako itzulia eginez. Euskal Herrira itzuli eta, ofiziale gisa plantatu zen Donapaleun, 1991n. Bakarrik lanean arizan zen 7 urtez, ondotik langile bat enplegatu zuen.

Zurezko sorkuntzez gain, konponketak ere egiten ditu.

Tailerrean aprendiz gazteak badira, gaur egun orotara 4 langile dira. Aprendizek eskolan lanbidea orokorki ikasten badute, tailerrean konponketa ere ikusten dute.

Teknika modernoak ezagutzeko, Jean-Claude Ayçaguerrek ikastaldiak egin ditu.

Erretaula berritze

Eraman zuen lehen lan handia Izurako Haranbeltz kartierreko kaperaren arraberritze lanetan parte hartzea izan zen, 2015ean. Izurako kapera klasatua izanik, Estatuaren kultur zerbitzua den DRAC-ekin (Direction Régionale des Affaires Culturelles) lankidetzan hasi zen. DRAC Frantziako Kultur Ministerioaren lurraldeko ordezkaritza da, eskualdeko prefekturarekin koordinazioan ari dena. Kultur ondarea, artea eta kultur politikak babestu, sustatu eta kudeatzea da haren eginkizuna, horietan monumentu historikoen zaintza eta zaharberritzea sartzen da, baita kultur-ondare higiezin eta ontasun higigarrien babesa. Hori dela eta, Jean-Claude Ayçaguerren taldearen lana ez da soilik lan artistiko hutsa, baizik eta kultur ondarearen kontserbazioaren parte ofiziala ere.

Besteak beste, Baionako katedralean, Luhuson, Baigorrin, Moneinen, edota Aire-Sur-l'Adour-en lanak eraman dituzte.

Orain, Esnazuko kaperako erretaularen konpontzen ari dira. Osoki desmuntatu dute, konponketak tailerrean egiten ari dira eta ondotik berriz muntatuko dute. Lan horren eramaiteko, 4 hilabete aitzinikusiak dira.

Maitena Estienne urreztatzailea

Donapaleuko tailerra bisitatzean, Maitena Estienne topatu dugu, zur urreztatzailea dena. Lurraldean bakarrenetarikoa da. Erretaularen konponketetan parte hartzen du Jean-Claude Ayçaguerrekin elkarlanean, baina hura urrezko hostoekin ari da. 22,5 karateko urre hostoak Parisen erosten ditu. Dekorazioetako urre-lanak berriz distiraraztea da haren lana, material eta teknika berdinak baliatuz. Xehetasun guziei kasu eman behar zaie. Arauak biziki zorrotzak dira, obra errespetatu behar baita. Egiten den lana ez da ageri izan behar eta hastapeneko egoerara itzuli ahal izatea da arauetarik bat. Lana hasi aitzin, egoeraren konstatazio txostena bete behar da, zer egiteko asmoa den idatziz. Ondotik etapa guziak idatzi behar dira, jakiteko zer eta nola egina izan den. Alde batetik DRAC-en arauak errespetatu behar dira, eta bestetik bezeroaren (Herriko Etxe edo parrokiaren) nahiak.

Lan biziki fina eskatzen du, hostoa ezin baita eskuekin hunki, hostoa errexki airatu daiteke edota hautsi.

Tailerra 450 Sardazeko karrikan kokatzen da, Donapaleun.

Jean-Claude Ayçaguerrek zioen erretretaren tenorea hurbiltzen ari zaiola eta bere ordezkatzeko norbait xerkatzen zuela.

Harremanetan sar daiteke 06-76-88-02-86 edo jc.ayçaguer@wanadoo.fr mailaren bidez.

Ebanistak www.ebeniste-pro.fr deitu webgunea badu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016