Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2025eko Maiatzaren 22a

Odol emaitea - LAUAK enpresak 50 urte - Herriko bestak - Gozategia ostatua berriz idekia

Jérôme Alfaro ostalerra sukaldaritzan ari
Jerome%20Alfaro%20ostalerra%20sukaldaritzan%20ari

Odol emaitea astelehenean eta asteartean

Odol zentroak jakinarazten du odol bilketa antolatuko duela heldu den maiatzaren 26an eta 27an, Denen Etxean. 26an, astelehen goizez (8:00-11:30) eta 27an astearte arratsaldez (15:00-19:00).Odolaren behar gorritan baitaude eritegi eta ospitaleak, ongietorri deneri!

Gozategia ostatua berriz idekia, Jérôme Alfaro kudeatzaile berriarekin

Azken asteetan hetsirik zen herri erdiko ostatuak azkenean bere ateak ideki ditu, joan den asteartean hain xuxen. Ostatuaren kudeatzaile berria, Jérôme Alfaro da, bastidarra, Bastidako trinketeko ostatuko nagusia. Berak dionaz, lan tresna eder hau dinamizatu nahi luke, klienteak edo bezeroak asko izanen direla esperantza ukanez.

Jatetxea egun guziz idekia da, salbu astelehenetan. Egunero langile menua (lehen platera, jaki nagusia, deserta eta kafea) 16,50€-tan proposatua da, asteartetik ortziralera. Bestalde menu bat kartan eskainiko da ortzegunetik igandera, eta igande arratsetan aitzinetik erreserbatuz.

Bi ordutegi mota proposatzen ditu kudeatzaileak: astearte eta asteazkenetan (8:00-17:00), eta ortzegunetan, ortziraletan, eta larunbatetan. Igandetan (8:00-17:00) eta igande arratsetan, aitzinetik erreserbatuz, 17:00ak aitzin.

Ostatuarekin harremanetan sartzeko, telefonoz (06-18-40-53-55) edo e-postaz egin ditaike (alf.jeje@gmail.com). Ongietorri ostaler berriari!

LAUAK enpresak 50 urte

LAUAK enpresa duela 50 urte sortu zen, 1975ean, oraiko tokitik hurbil. Urtebetetze hau manera berezi batez ospatu nahiz, ateak publiko zabalari irekiko ditu, ostiral arratsaldean (13:00-17:00) eta larunbatean, goizarekin (8:30-12:00), eta arratsaldez (13:00-18:00).

50 urte dituela eta, urtemuga hori elkarrekin ospatzeko, LAUAK enpresak bere lantegiaren hobeki ezagutzera gomitatzen gaitu, bere aktibitatea, lanbideak eta jakintza.

Herriko bestak hurbiltzen ari

Herriko bestak hurbiltzen ari zauzkigu, ekainaren 13tik 16ra iraganen baitira. Berrikuntzen aldetik, ortzirale arratsean "txarang gaua" izanen da (20:30), igande arratsaldean kantaldia Kalakan taldearekin, birla txapelketa astelehen goizarekin plaza ondoko Antzuola jostagunean, eta ondotik bazkaria ihiztarien elkarteak prestaturik. Xehetasun gehiago ondoko asteetan.

Anartean, besta komiteko gazteek abisatzen gaituzte etxez etxe ibiltzen hasiko direla, laguntza galdez, denetan ongietorri ona ukaitea espero dute. Hala izan bedi!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016