Herriz Herri - Heleta (NB) | 2025eko Martxoaren 13a
Sortze - Feria
Sortze
Mila lorietan dago Durcudoy familia, semearen ondotik alabari ongietorria eginik, goresmenak aitameri eta bizi zoriontsu luzea Milaya ttipiari.
Feria
Primaderako feria deitzen ginuen feria hau, hastapenean xutik ezarri zelarik 1962ko martxoaren 20an egin zuen lehen ateraldia, egun baten gainean.
Geroxeago, emeki emeki bi egunetara luzatu zen, lehen egunean zaldiak, bigarren egunean behiak, ezarri ere zen behi gorrien Euskal Herriko lehiaketa luzaz atxiki duena.
Ikustearekin mendearen kanbiamena, sortu zen elkarte bat “Kabalak”, zeinek ezarri duen maiatzaren 20ko hurbilena dauden ibiakoitz-igandetan. Aurten martxoaren 15 eta 16an iraganen dira, behien egunean, zaldi ala behi bai eta feriaren inguruan dauden ikusgarriak, tresneria, auto, mahain eta abar, igandean miga lehiaketa handia, 120ez goiti bada jin beharrik, aurten Euskaditik xerto berezi bat behar izanez, ez dira gutartean izanen. Zer erran besterik, egun miresgarria izanen dela “Kabalak” elkarteak ontsa egiten baititu gauzak, Donapaleuko laborantxa eskolako gazte helduak hor izanen dira sailkapenean parte hartzeko. Biba biharko hazleak! Ez da dudarik jendea ostean jinen dela, ez kexa ostalerrak prest daude eta Heletan baizik jaten ez den Baigurako bildoskia jasta dezakezue, umorean etxeratzeko. Janari paregabea, garizumako modan prestatua.