Herriz Herri - Senpere (L) | 2025eko Maiatzaren 22a

Herri Urratsen 42. edizioa - Kanita urratsa salbatorez - Elizan goi-mailako kontzertua - Argazki erakusketa Larrekon - Mintzaldia - Prebentzio herria - Amen besta

Baionan Kantuz publikoa animatzen Herri Urratsen
Baionan%20Kantuz%20publikoa%20animatzen%20Herri%20Urratsen

Herri Urratsen42. edizioa

Usaian baino jende gutiago hurbildu da aintzira ingurura ekitaldiaren ospatzera. Bezperako eurite eta egun hortako aro ezegonkorrak beldurrarazi lituzke asko eta asko. Azken finean aterkiak ez dira baliatu eta eguzkia nagusi izan da, parte hartzaileen atseginerako. Giro alaia eta gozoa xoko guzietan, musika, kanta eta dantzak han hemenka, betiko Herri Urrats. Hautetsien bilkuran, betiko arrangurak hizpide, nola hezkuntza nazionalarekin hitzarmenik ez den orainokoan izenpeturik, jakinez 6 irakasle postu berri beharrezkoak direla. Autobusen joan-jinek ongi lagundu dute lakura hurbiltzea, anitz aparkaleku gune, hauetan pentze eta landak ez baitziren baliagarri euriteengatik. Ororen buru denak pozik, euskararen alde urratsa eginik, etorri ez direnentzat, Seaskak gogotik onartuko du diru ekarpena.

Kanita urratsa salbatorez

Maiatzaren 29an (9:00-18:00), ganibet edo labana egileen 5. edizioa ospatuko da kirol zelai bazterrean, aurten usaiako pilota plaza egokia ez da baliagarri izan. Hitzordu garrantzitsua dago, hemen biltzen dira hogei bat labana egile artistak, irudimen handikoak.Aurkitu daitezke ere mota guzietako artisauak, arotza lanean, harri zizelkatzaile, zur lantzaile, jostundegia eta bertze, hauekin ere ekoizle asko, ekitaldia urririk huts ezina.

Elizan goi-mailako kontzertua

Maiatzaren 25ean igandearekin (17:00), YuriRevich austriarra eta Mathieu Esnult ingelesa, bi musikari-artista ospetsuak, munduko kontzertu ezagunenetan agertzen diren musikaldiaz gozatuko gira. Ravel, Paganini, Saint-Saens-en obrak aurkeztuko dituzte bertzeak bertze. Erreserba turismo bulegoetan edo www.en-pays-basque.fr, baita sartzean bertan, prezioa 30€, murriztua 25€.

Argazki erakusketa Larrekon

Maiatzaren 19an abiatua, hilaren 30eraino iraunen du, arratsalde guziz (15:00-19:00), igandetan ez ezik. Erakusketa berri hunetan, Arranoen Begia elkarteko kideek beren obrak aurkeztuko dituzte, aitzinetik lagundu lemak nabarituz.

Mintzaldia Inharrian ostegun huntan

19:00tan hasiko da hitzaldia, itsasoaren ukaldieri buruz, entsegu anitz egin ondotik maiz debaldetan, XIX. mendean erreusitu zuten Donibane Lohizuneren babestea. Hortarako eraikiak izan dira hiru diga ongi ezagunak, baita itsas-harresia hiriaren zaintzailea. Jakitekoa da ekaitz erraldoiek eta itsas erasoaldiek suntsitu zutela "La Barre" auzoa. Deneri idekia, urririk, Senpereko Kultur eta Ondare elkartearen ekimenez.

Prebentzio herria

Hego Lapurdiko CPTS egitura,herriko zerbitzu soziala eta haur eta gazteen zerbitzuek antolatzen dute prebentzioari buruzko goizaldia, larunbatean maiatzaren 24an (9:00-13:30), karrika erdian, merkatuaren bisean bis. Mila galdera egiten ahalko dira, edozein arloeri buruz beti ere osagarria, bizitza ingurumena hobetzeko gisan. Ekitaldiaren animatzailetan profesionalak izanen dira.

Amen besta

Maiatzaren 24an (11:30), Herriko Etxeak gomita zabaltzen du "prebentzio herria" gunean iragen den zintzur bustitzera, amen besta ospatzeko gisan. Okasione hortan arrosa bat eskainia izanen da ama bakoitzari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016