Herriz Herri - Hazparne (L) | 2025eko Maiatzaren 22a

Herriko sozial zentroa - HAIK (xuxentze) - Euskaraldia - Pilota - Bisita gidatuak

Herriko%20sozial%20zentroa%20-%20HAIK%20(xuxentze)%20-%20Euskaraldia%20-%20Pilota%20-%20Bisita%20gidatuak

Herriko sozial zentroa

Iragan ostegun arrastirian, Herriko Etxeak gomitaturik, sozial zentroan musutruk lan egiten dutenak gomitatuak ziren elgarrekin memento baten pasatzerat gauza goxo batzu jan eta edanez. Berrogeita hamabi pertsona badira astean zonbait oren emaiten dituztenak beharretan direnak pixka bat laguntzeko. Bestalde zentroko langile taldean arduradun bat, bi sozial eta familia kontseilari eta harrera egile bat aurkitzen dira. Huna denen artean zer egiten duten: dosier batzuen eta laguntza galdeen idazketa, adinetakoen etxeetara joaitea laguntzen finkatzeko, nerabeen ikustea, janari banaketa, Eguberriz adinekoei paketak emaitea, Aste Urdina, sozial egoitza eta berehalako egoitzen kudeaketa, familien diru harat hunaten laguntzea, osagarria eta garbitasunaren zaintzea, haurrak etxeko lanen egiten laguntzea eta familia arazoak laguntzea (dretxo, bortizkeria).

Herriak du zentro hori diruztatzen. Aurten 243.000€-ko laguntza eman dio.

HAIK (xuxentze)

Behin baino gehiagotan aipatua dugu Goiatz Labandibar idazlearekin elkartuko ginela ondoko egunetan. Hara joan den astean ekainaren 15a aipatu dutala... Ez 15ean bainan 14an iraganen da solasaldia, larunbatez bistan dena.

Euskaraldia

Hazparnek ere txapa soinean parte hartzen du Euskaraldian. Elkarte eta jende parrasta engaiatu da lehen hitza euskaraz emaitera ea parekoa euskalduna den ala ez ikusteko. Herri askotan gertakari anitz iraganen dira gure iratzarrarazteko helburuarekin. Hazparnen, Gau Eskolak eta Ondarea historia batzordea elkartu dira bisita arraroa proposatzeko: herrian barna ibili historia jorratuz, azkenean aperitifarekin bukatzeko! Txomin Hegi izanen da hizlaria eta bisita Eihartzetik abiatuko da (9:00).

Pilota

Esku-huska zoingehiagoka abiatuko du Noizbait herriko pilota elkarteak maiatzaren 24an plaza nagusian. Hor ariko dira (16:00) Hiribarne-Maitia, Bidart-Bidarten kontra.

(17:00) Larronde-Duhalde ariko dira Elgar-Irribarenen kontra.

Bisita gidatuak

Bihotz Sakratuaren kaperaren bisitak berriz hasiak dira ostegun goiz gehienetan. Tindu, mosaiko, beirate ederrak ikus daitezke Art Déco sailean sartua den kapera hortan.

Hitzordua 10:00etan emana da. Kitorik da hamalau urte arte; handik goiti 5€. Erreserbatzea hobe: 05-59-29-62-02.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016