Herriz Herri - Lasa (NB) | 2025eko Maiatzaren 22a
Dolu
Baginakien zailtasun seriosak bazituela osagarriarekin Jean Pierre Iriberry Zerratuko nagusiak. Lehenik altxatua izan da Donapaleuko ospitalerat, handik Baionarat eta azkenean Izpurarat. Maiatzaren 14an hedatu da berria pausatu dela 79 urte zituelarik. Iriberria aitamek altxatu etxe berrian sortua zen, familiako bigarren haurra. Denbora jin eta joan, otto eta ttanttaren segida hartu zuen Zerratuko etxaldean, laborantxan, eta hor bizi zen azken egunetaraino. Gain gainetik maite zituen behiak horietaz grinatzen zen oraino, gostu zuen mahastian, baratzean eta nola ez erran arrantzale eta ihiztari amorratua zela. Nonbre handian parte hartu dute herritarrek Amestoy apezak eman duen meza eder eta kantatuan, segitzen zutela ezarria den familiako hilobian. Doluminak familiari eta hurbileko guzieri.










