Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 22a

Babazuza erauntsi handiak

A.E.

Ekaitzen ondorioz Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan babazuza erauntsi handiak izan dira, bereziki Tafallan eta Puiun herrietan (Nafarroa), ordubete eskasean 50 litro metatu dira. Dulantzin (Araba), kazkabarrak bazterrak zuriz estali ditu, oren batez 21 litroko prezipitazioarekin. Gauza bera gertatu da Araian eta Ilarduian (Araba), ordubetean 60 litro erori baitira metro koadroko. Gasteizen ere 29 litro bota ditu ordubetean. Euriak ur-putzu handiak sortu ditu Gasteizko hainbat guneetan. Dulantzin, haur-eskolako aterpea erori da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2025/05/22

Nafarroan euskara: "etorkizunerako zubi"

A.E.

"Etorkizunerako zubi" deialdia
Etorkizunerako%20zubi%20deialdia

Nafarroan ere Sorionekuak egitasmoak euskara "etorkizunerako zubia" dela aldarrikatu du. Baztanetik Tuterara, zubiak euskararen normalizazioaren aldeko ikur bilakatu dira. Euriagatik bertan behera utzi duten manifestazioan, Blanca izeneko 30 urteko tuterarrak irakurri behar zuen gutuna sareetan argitaratu da. Euskaldun zahar, zein berriak, euskaldun ez direnei euskara helarazteko zubiak direla azpimarratu dute eta bultzada horretan laguntzeko deia egin da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/05/22

Emazteen Munduko Martxa Donostiara

A.E.

Euskal Herriko Emazteen Mundu Martxak herrien subiranotasuna eta bizitza duina aldarrikatu ditu. Bardeetatik abiatu martxak lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxistak ardatz ukan ditu. Hainbat herrietatik pasa ondotik, Donostiara etorri da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/05/22

Eskolako kirolarentzat 60 euroko laguntza

A.E.

Goizane Alvarezek, Gipuzkoako Aldundiko Kirol Departamentuko foru diputatuak iragarri du, 2026-2027 ikasturtean, Aldundiak eskola-kirolerako 60 euroko laguntza ezarri nahi duela. Salbuespen bakarra ikasle gutituak izanen dira, ez dute kirola programa honetan parte hartzeko ordaindu beharko. Gaur egun, eskola-kiroleko laguntzak desberdinak dira. Urtean batez bestekoa 102 eurokoa da. Egiazko kostua, eredu profesionalizatu batekin, diputatuak aurkeztu azterlanaren arabera, ikasleko 480 euro da. Gipuzkoako ikasleen %60ak eskola-kirolan parte hartzen du, baina laguntza gutiena duten 30 ikastetxeetan parte-hartzea %42ra apaltzen da, nesken kasuan %26ra. Ikastetxeen %70etan astean bi saio baino gehiago egiten dira. Begiraleen %75a profesionalak dira eta gaineratekoak boluntarioak.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/05/22

Bidasoan lehen izokina

A.E.

Burlatako David Mirandak 5 kilo eta 250 gramoko izokina arrantzatu du, Villanueva inguruan (Kantabria). Gipuzkoako Igeldoko Rekondo jatetxeari 1.800 eurotan saldua izan zaio. Izaera sinbolikoko jarduera izan ohi da, ez arrantza denboraldiaren parte, duela hiru urtetatik debekatuta baita Bidasoako uretan izokinak arrantzatzea. Azken hiru urteetan egin moldean, aurten ere Nafarroako Gobernuak debekatu du Bidasoa ibaian izokinak arrantzatzea. Nolanahi ere, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baimena eman dio Berako Udalari izokinaren lehendabiziko alearen harrapaketa antolatzeko.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/05/22

Pentsiodunak mobilizatuak

A.E.

Hainbat Herriko Etxeetan "Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua" sinadura bilketa iragan da. Ekimen horren helburua da gutieneko pentsioa, gutieneko soldatarekin berdintzea. Orain arte bildu diren sinadurak (120.000 baino gehiago) maiatzaren 15ean Eusko Legebiltzarrera eramanak izanen dira. Manifestazioa antolatua da: "gutieneko pentsioa = gutieneko soldata" lemapean. Antolatzaileek proposamena onartzea espero dute, legez behar diren 10.000 sinadura baino anitzez gehiago bildu dituztelako.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/05/22

Hezkuntza publikoan gazteei indarkeria terrorista aipagai

A.E.

Terrorismoaren biktimen talde batek euskal hezkuntza publikoan haien ahotsa entzun ahal izatea eskatu du. Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eskatu du beharrezko neurriak har ditzan euskal gazteek indarkeria terroristaren iragana ezagutu dezaten. Talde hori, ETAren, GALen, jihadismoaren eta eskuin muturraren terrorismoaren 25 biktimek osatzen dute. Haientzat, biktimaren testigantza hezkuntza-tresna eraginkorra da, gazteei ekintza terroristen ondorioak ulertarazteko eta horietan balio etikoak oinarritzeko, memoria, duintasuna, egia eta justizia aipatu behar dira. Talde horrek uste du hezkuntzan beharrezkoa dela lekukotasunak entzutea, "Biktimaren kontakizuna ezagutzeak terrorismoa deslegitimatzen laguntzen du. Gazteei gure historia hurbilean terrorismoak ukan duen eragina ezagutzeko duten eskubidea ez ebasteko". Bestalde, zeregin garrantzitsu honetan, guraso elkarteei eta irakasleei engaiamendua har dezaten dei egin...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/05/22

Torturari buruzko isiltasuna eta inpunitatea

A.E.

Iratxe Sorzabalen haritik, EH Bilduk deitoratu du: "buruzagi politiko eta instituzional batzuen eta komunikabideen isiltasuna oso esanguratsua da. Isiltasun zaratatsuan mantentzen dira eta isiltasun hori, une honetan, ekintza konplize bihurtzen da. Torturarekin jarduteko erabili den inpunitate-estalgian sakontzen du". Ildo horretan, EH Bilduk ohartarazi du "egiarik, aitortzarik eta erreparatzerik gabe ezinezkoa da, benetako bizikidetza demokratikoa eraikitzea".

Afera horretan, Auzitegi Nazionalaren epaiak bi errealitate egiaztatzen dituela errana izan da: batetik, "euskal herritar asko, tortura jasateaz gain, espetxeratuak izan dira tratu izugarri eta ankerren pean egin adierazpenengatik", eta bestetik "torturatzaileak" daudela berretsi da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/05/22

Urteko lehen hegaluzea

A.E.

Lehen alea urtero izaten da albiste, baina aurten gehien nabarmendu dena salmenta prezioa izan da. Kiloa 120 eurotan saldu da Avileseko lonjan, iazko 339 euroetatik oso urrun. Itsasoan 18 egun eman ondoren, Goienkale ontziak 525 kilo hegaluze harrapatu ditu.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/05/22

Osasunaren lehen arreta maila indartu

A.E.

Euskadiko Osasun Itunaren adituek "Lehen Arreta" indartzeko hainbat proposamen egin dituzte. Galdegina da psikologoak, optiko optometristak, nutrizionistak eta osasun administratzaileak gehitzea. Osasun administratzaileen eginbeharra izanen da pazienteen bereizketa egitea eta dagokion profesionalarengana bideratzea. Lantaldearen egitekoa ez da lehen arretaren egungo arazoei konponbidea aurkitzea (profesional falta), etorkizuneko eredua diseinatzea baizik. "Lehen Arreta"-ko lantaldeek egonkortasuna izatea ere ezinbestekoa izanen dute pazienteen jarraipena hobeki segitzeko. Bestalde, mahai gainean ezarri dute medikuen kuota (1.500 pazienteko mediku bat) tokian tokiko beharren arabera egokitzeko: adineko pertsona kopurua, egoera sozioekonomikoa, etorkin kopurua edota eri kroniko kopurua kontuan hartuta.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/05/22

Aralar natura parkea kudeatzeko plana

A.E.

Urteetako gatazkari bukaera emateko asmoz, Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Aldundiak Aralarko natur parkea datozen 10 urteetan kudeatzeko plana adostu da. Besteak beste, finantzazio eredua zehaztu da eta aurreikusi da estrategikotzat jotako hiru mendi bide zabaltzea. Akordioak Aralarko parke naturalaren oreka bilatzea du helburu eta bereziki abeltzaintza zaintzea. Aritzagako bidea egokitzea eta Elutxeta eta Pagabe inguruko larreetarako bide berriak zabaltzeko xedea da. Gogorarazia izan da: "Aralar gaur egun ezagutzen dugun modukoa izan dadin artaldeak mendian ibiltzea funtsezkoa izan da".

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero 350.000 euroko ekarpena eta beharrezko inbertsioak egiteko engaiamendua hartu du. Enirio-Aralar Mankomunitateak erakundearen egitura eta lan kostuak bere gain hartzeaz gain, Plan Orokorrean ekintza ezberdinak garatzeko behar diren baliabideak segurtatzeaz arduratuko da. Plana behin betiko onartu eta, erakunde bakoitzak berretsi beharko du,...

Irakurri segida

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016